Akademiaren Jakitunak

Jimeno Aranguren, Roldán

Zuzenbidearen historialaria

Roldán Jimeno Aranguren (Iruñea, 1973) Euskal Ikasketetan diplomaduna da, Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letretako Fakultatean (1995-1996); Historian lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letretako Fakultatean –Ikasketa Amaierako Sari Berezia (1995-1996) eta Ikasketa Amaierako Espainiako hirugarren Saria (Geografia eta Historia)–, eta Zuzenbidean lizentziaduna (UHUN, 2009). Historiako doktoretza lortu zuen Pietate popularraren funtsak: santuen izendapenak eta gurtzak jatorrizko Nafarroan tesiarekin Nafarroako Unibertsitatean (2001). Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan doktorea da Nafarroako foru zuzenbidearen irudiak: herri aldarrikapenatik ahanzturara tesiarekin Universidad de País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (2007). Zuzenbidean doktorea da Ezkontzak eta bestelako sexu bat-egite iraunkorrak Nafarroako zuzenbide historikoan (VIII-XX. mendeak) tesiarekin Deustuko Unibertsitatean.

Jimeno irakasle izan da Nafarroako Unibertsitatean (1996-2001) eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean (2001-2003), eta, 2003az geroztik, irakasle-ikertzailea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, non egun Zuzenbidearen Historiako irakasle titularra baita. Halaber, hainbat erantzukizun akademiko izan ditu NUPen: 2019ko ekainetik, idazkari nagusia da. Bestalde, zenbait aholkularitza batzordeko kidea izateaz gain, hainbat kargu zientifiko bete ditu Euskal Herriko Zuzenbide Historikoko Institutuan, zuzendaria izan zen Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioan (2010-2018) eta, 2016tik, presidentea da Nafarroako Gobernuaren Kultura Sailaren Argitalpenen Batzordean.

Roldán Jimenok liburuak eta artikulu zientifikoak argitaratu ditu, eta jardunaldi eta hitzaldi ugari antolatu ditu, bai dibulgazio zientifikokoak, bai orokorrak.

2019ko azaroak 8an hautatu zuten JAKIUNDEko kide, Bergarako Olaso dorrean.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top