Akademiaren Jakitunak

Gómez Montoro, Angel José

Legelaria (Konstituzio zuzenbidea)

Ángel José Gómez Montoro (Zamora, 1960). Zuzenbidean lizentziaduna, kalifikaziorik handienaz, Madrilgo Unibertsitate Konplutensean, eta Konstituzio Zuzenbidean eta Zientzia Politikoan diplomaduna, Ikasketa Konstituzionalen Zentroan. Zuzenbidean doktore, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Eskolak eman ditu Madrilgo Unibertsitate Konplutensean eta Unibertsitate Autonomoan. Azken horretan, Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle titularraren plaza eskuratu zuen, 1992an, eta Irakasleen dekanordea ere izan zen bertan. Auzitegi Konstituzionaleko abokatu izan zen, eta Zuzenbide Konstituzionaleko katedradun izateko probak gainditu zituen.

Nafarroako Unibertsitateko katedraduna, bertan errektore izan zen 2005etik 2012ra. Horretaz gain, Konstituzio Zuzenbide Saileko zuzendaria izan da, eta Zuzenbide Fakultateko dekanordea.

Zuzenbide Parlamentarioko Ikasgelako zuzendaria eta Kolonbiako Externado Unibertsitateko irakasle gonbidatu. Hitzaldiak eta ikastaroak eman ditu Alemanian, Italian, Mexikon, Kolonbian eta Espainiako zenbait unibertsitatetan eta erakundetan. Espainiako Konstituzionalisten Elkarteko kide, eta Auzitegi Konstituzionaleko Abokatuen Elkarteko, Espainiako Alexander von Humboldt Elkarteko eta zenbait aldizkari espezializatutako erredakzio-batzordeko kide da.

La reforma del Estado autonómico obraren argitaratzailea da, eta zenbait liburu argitaratu ditu; baita lan ugari ere, talde-liburu batzuetan eta Espainiako nahiz atzerriko aldizkari espezializatuetan.

Irabazitako sarien artean, bere Doktore-tesiagatik lortutakoa eta Francisco Tomas y Valiente Saria (2003), zeina Auzitegi Konstituzionalak eta Ikasketa Politiko eta Konstituzionalen Zentroak deitzen duten. Diputatuen Kongresuko, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko eta Alemaniako Alexander von Humboldt Fundazioko bekaduna izan da.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top