Akademiaren Jakitunak

Pinillos Resano, Iñaki

Telekomunikazio Ingeniaria

Iñaki Pinillosek Telekomunikazioetako Ingeniaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA/NUP). Bere ikasketa-amaierako proiektua gomendatzeko sistemei eta datu-meatzaritzari buruzkoa izan zen, eta Atenaseko Ekonomia eta Negozioen Unibertsitatean egin zuen.

2016tik, Iñaki NASERTICeko zuzendari gerentea da. Nafarroako Gobernuaren enpresa publiko eta ente instrumental horrek 26 milioi euroko fakturazioa du, eta Iñakik enpresari ekintzaile bezala bildu duen esperientzia profesional aberasgarri guztia eskaintzen dio, Nafarroaren garapena sustatzeko lanetan bere ekarpena egiteko ilusioarekin. Bere lan-ibilbidean gaur egungo gai ugariri buruzko ikuspegi bat barneratu du (hiri adimendunak, adimen artifiziala, Big Data eta telekomunikazioak) eta irmoki sinesten du egindako esfortzu guztiak gizartearentzako onuragarriak izango direla. Bi elementu horiei esker, NASERTIC gaur egun Nafarroan egiten ari diren proiektu estrategiko gehienetan parte hartzen ari da (superkonputazioaren klusterra, medikuntza pertsonalizatua eta sekuentziazio masiboa, berrikuntza digitalaren poloa, banda zabalaren gida-plana, etab.).

Ekintzailetzaren mundu gogorrean bildutako esperientziari esker, Iñakik enpresa publiko horren filosofia eraldatu du, horizontaltasuna eta proiektuen araberako lana sustatze aldera. Aldaketa ororen aurrean piztu ohi den erresistentzia gainditzea lortu du, eta lantaldeei autonomia handiagoa eman die. Bere lan egiteko gaitasunaren erakusgarri, 100 profesional baino gehiago dituen enpresa baten zuzendaritza zer beste jarduera askorekin bateratzen duen ikustea besterik ez dago: Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ekintzaileen klubeko kidea, Nafarroako Espezializazio Adimendunaren Estrategiako (S3) koordinazio-batzorde publikoko kidea, AUTELSI eta UNIRED elkarteetako (telekomunikazioen sektoreko erakunde nagusiak) zuzendaritza-batzordeko kidea, APD Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkartearen bazkide babeslea, ADITECH Corporación Tecnológicaren patronatuko kidea eta ATANA Nafarroako IKTen Klusterreko zuzendaritza-batzordeko presidenteordea.  

Ikuspegi estrategiko hori eta funtzio ugaritan jarduteko gaitasun hori bera erakutsi zituen IP Ingenieros sortu eta 12 urtez zuzendu zuenean, bai eta i3i 7 urtez zuzendu zuenean ere. Iñakik bizitza osoko ikaskuntzan sinesten du: prestakuntzarako Schneider Electric institutuarekin lankidetzan aritu da 5 urtez, eta NUPeko ingeniaritza elektriko eta elektronikoaren Saileko irakasle elkartua izan da 6 urtez. Inplikazioa erakutsi du gizartean eta kirolaren alorrean ere: Nafarroako Txirrindularitza Federazioko zuzendaritza-batzordeko kidea, txirrindularitza-eskolen arduraduna eta, entrenatzaile-taldearen barruan, kadeteen Nafarroako hautatzailea izan da 7 urtez.

Iñaki Pinillos Jakiundeko kide urgazle gazte izendatu zuten 2019ko azaroaren 8an 

http://www.nasertic.es/es

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top