Akademiaren Jakitunak

Gaztambide Sáenz, Mª Sonia

Endokrinologoa

Maria Sonia Gaztambide Sáenz (Bilbo, 1953). Cum Laude doktorea, Medikuntzan eta Kirurgian, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Gurutzetako Ospitaleko (Bizkaia) Endokrinologiako eta Nutrizioko Zerbitzuaren burua. Unibertsitate ugaritan espezializatu da; hauek aipa daitezke, besteak beste: Cardiff University Hospital (Britainia Handia) eta M.D. Anderson Cancer Center (AEB). EHUko Medikuntzako irakasle titularra.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide da. Endokrinologiako eta Nutrizioko Batzorde Nazionaleko kide; Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Planeko laguntzaile, eta Diabeteseko Espainiako Elkarteko presidentea.

Guztira 16 ikerketatan hartu du parte; 50 artikulu inguru argitaratu ditu, eta hamabi liburu-kapitulu; liburu baten argitalpenean parte hartu du, eta 200 txostenetik gora aurkeztu ditu hainbat batzarretan.

Barruko mediku izan da, eta egoiliar, Enrique Sotomayor Osasun Egoitzan (Gurutzeta). Medikuntza orokorreko mediku, eta Endokrinologiako eta Nutrizioko mediku espezialista (INSALUD). Endokrinologiako eta Nutrizioko mediku espezialista hierarkizatua, Gurutzetako Ospitalean.

Honako kargu hauek izan ditu, besteak beste: Diabetesaren Alorreko Hezitzaileen Elkarteko presidente (Euskadi), Euskadiko Endokrinologia eta Nutrizioko Elkarteko presidente, Endokrinologiako eta Nutrizioko Espainiako Elkarteko presidenteorde, eta Endokrinologiako eta Nutrizioko Espainiako ordezkaria Mediku Espezialisten Europar Batasunean.

Kirurgiako Espainiako Elkartearen Saria (2004); José Igea Saria (2006), Endokrinologia Pediatrikoko Espainiako Elkartearena, Kirurgia Endokrinoko Zerbitzuarekin eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Unitateko Castaño doktorearekin elkarlanean.

Kide osoak

Ohorezko kideak

Kargugatiko jakitunak

Aintzinako kideak

Kide urgazle gazteak

top