Akademiaren Jakitunak

Gimeno Ullastres, Juan

Ekonomista

Juan Gimeno Ullastres (Madril, 1950). Ekonomia Aplikatuko, Ekonomia Politikoko eta Ogasun Publikoko katedraduna, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED). Ekonomia eta Enpresa Zientzietan eta Zuzenbidean lizentziaduna, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Doktoretza, unibertsitate berean.

Honako hauek ditu ikerketa-lerro nagusiak: zerga-sistema, autonomia erkidegoen finantzaketa, politika sozialak eta errentaren banaketa.

UNEDeko errektore ohia da; Ekonomia Publikoko eta Osasunaren Ekonomiako Doktoretza-programen koordinatzaile; unitate klinikoen kudeaketako eta irabazi asmorik gabeko erakundeen kudeaketako graduondoko zenbait programaren zuzendari. Comillas Fundazioko, Liburutegi Nazionaleko, Cervantes Institutuko eta Mugarik Gabeko Ekonomistak Fundazioko patronatuetako kide, hala nola Universiako Administrazio Kontseiluko kide. Revista de Economía Aplicada-ren sortzaile, eta honako aldizkari hauen zuzendaritza edo argitalpen-kontseiluetan dago: Hacienda Pública en España, eta Estudios sobre Consumo y Economía Política.

UNEDeko eta Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko errektoreorde izan da; Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko idazkari nagusi teknikoa, eta Cervan­tes Institutuko idazkari nagusia.

Doktoretza Sari Berezia, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean; Zerga Ikerketen Institutuaren Saria; Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren Ikerketa Saria; Material Didaktiko Onenari UNEDek emandako Saria (2001).

www.euskonews.com/0502zbk/elkar_eu.html

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top