Akademiaren Jakitunak

Goiriena de Gandarias y Gandarias, Juan José

Mediku fisiologoa

Juan José Goiriena de Gandarias y Gandarias (Gernika, 1948 - Bilbo 2020). Fisiologian katedraduna izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen, Salamancako Unibertsitatean. Irakasle eta ikertzaile izan zen Oviedoko, Murtziako eta Euskal Herriko unibertsitateetan.

Bi ikerketa-lerro jorratu zituen nagusiki: esfortzuaren fisiologia kirol-medikuntzan, eta gantz-ehunaren metabolismoa.

Basurtuko Unibertsitate Institutu Medikua zuzendu zuen, Kirol-medikuntzan espezializatua; Europako Zientzia eta Arteen Akademiako eta Medikuntzako Errege Akademiako kide izan zen.

20 doktore-tesi zuzendu zituen; haietatik bostek sari berezia jaso zutelarik. 80 txosten eta ikerketa-lanen baino gehiagoren egilea izan zen, eta, haien artean, inpaktu handiko aldizkari hauetan argitaratuak nabarmen daitezke: British Journal of Pharmacology; Enzyme; Medicine & Science in Sports & Exercise; Journal of Applied Physiology, etab. Gainera, liburu ugaritan hartu zuen parte. Egin zituen azken ikerketa-lanen artean, txirrindularitzaren fisiologiarekin lotuak nabarmentzen dira, zeinak kirol arloko aldizkari garrantzitsuenetan (Sport Sciences) argitaratu baitziren.

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailburuordea izan zen (1984-1987); baita Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea (1991-1996), eta Eusko Ikaskuntzako presidentea ere (1996-2001).

Jaso zituen sarien artean, Doktore-tesiagatik (1973) eman zioten Sari Berezia eta UPV/EHUko Urrezko Domina aipa daitezke.

Juan José Goiriena jauna Jakiundeko kide izan zen Akademia 2007. urtean sortu zenetik.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top