Akademiaren Jakitunak

Guibert Ucín, José Mª

Deustuko Unibertsitateko Errektorea

Azpeitia (Gipuzkoa), 1962

José Mª Guibert Ucín Deustuko Unibertsitateko Errektore da 2013ko maiatzaz geroztik. Guibert jauna, Ingeniaritza Fakultateko Katedraduna, Industria Teknologiako Saileko Burua eta Etika Aplikatuko Zentruaren buru da. 1982tik Jesusen Lagundiko kide da eta 1993an apaiztu zen. Aurretik, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko errektoreorde (2003-08), Misioa garatzeko errektorearen eskuorde (2003-07) eta Deustu Fundazioaren Patronatuko kide izan da. (2004-08).

Industria Ingeniaritzan lizentziatu zen 1989an Nafarroako Unibertsitatean, eta Industria Ingeniaritzan doktoregoa eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, 1996an.

Eliz Ikasketak Lizentziatura lortu zuen Deustuko Unibertsitatean 1992an, eta Teologiako Lizentziatura EEBBetako Jesuit School of Theology at Berkeley erakundean, 1994an.

Bestalde, Master in Business Administration in Higher Education Management bereganatu zuen Londoneko Unibertsitateko Institute of Education-en 2010ean.

Guibert Profesoreak argitalpen ugari ditu ingeniritzaren esparruan, gizarte eta enpresa erantzukizunaren arloan, eta liderazgoaren eta etika profesionalaren alorretan.

www.deusto.es/cs/Satellite/deusto/es/universidad-deusto

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top