Akademiaren Jakitunak

Guimón Ugartechea, José

Psikiatra

José Guimón Ugartechea (Bilbo, 1943-2016). Psikiatriako katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Neurozientzia Saileko Psikiatria Arloko koordinatzailea.

Medikuntza ikasi zuen Bartzelonan, eta Genevan eta New Yorken espezializatu zen, Ford eta Fullbright bekei esker. Unibertsitate ugaritan jardun zuen: irakasle laguntzaile izan zen New Yorkeko Unibertsitatean, eta katedradun, Genevako Unibertsitatean, eta ondoren ohorezko irakasle izan zen.

Honako hauek ikertu zituen: seinaleen errezeptoreak depresioan eta eskizofrenian, jarrerak osasun mentalean, eta psikoterapien ebaluazioa.

Orotara 40 liburu eta 206 artikulu argitaratu zituen, eta 39 doktore-tesi zuzendu ere bai. 120 batzarretan baino gehiagotan aritu zen hizlari edo antolatzaile gisa.

Espainiako Medikuntzako Errege Akademiako kide zen; Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide; Psikiatriako Mundu Elkarteko ohorezko kide, eta Nazioarteko Psikoanalitika Elkarteko kide.

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko burua izan zen; Zamudioko Ospitale Psikiatrikoko zuzendaria; Psikiatriaren Erreforma Planerako Euskadiko eta Espainiako Batzordeetako kide, eta Psikiatria Espezialitateko Espainiako Batzordeko presidentea.

Genevan, Psikiatria Zerbitzuko burua izan zen; Psikiatriako Zerbitzuen zuzendaria; Unibertsitateko Psikiatria Saileko zuzendaria, eta Psikiatria Ikertzeko eta hartan Trebatzeko Osasunaren Mundu Erakundearen Zentro Laguntzaileko zuzendaria.

Neurosikiatriako Espainiako Elkarteko Espainiako Saria, Neurosikiatriako Alfredo Alonso Allende Saria, Bizkaia Saria, eta Lehen Ajuriaguerra saria eskuratu zituen.

José Guimón doktorea Bilbon zendu zen 2016ko abenduaren 5ean, 73 urte zituela.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top