Akademiaren Jakitunak

López de Castro, José Antonio

Biokimikaria

José Antonio López de Castro Álvarez (Bilbo, 1949). Immunologoa, histokonpatibilitateko giza antigenoen (edo HLA antigenoak) biologia molekularrean espezializatua.

Doktoratu ondoren, ikertzaile gisa aritu zen Harvardeko Unibertsitateko Biokimikako eta Biologia Molekularreko Sailean (1978-1979), eta maila molekularrean ezagututako histokonpatibilitateko lehen antigenoaren (HLA-B7) egitura zehazten hartu zuen parte, Jack Strominger irakaslearen ikuskaritzaren pean.

Ikertzaile independente gisa aritu zen; lehenik, Madrilgo Jiménez Díaz Fundazioan (1980-1986), eta, gero, Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Nagusiaren (CSIC) eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentroan (1987tik). HLA-B27 antigenoaren propietate molekularren azterketan zentratu zuen bere ikerketa, eta ikertu zuen, halaber, ea nola hartzen duen parte proteina horrek espondiloartropatiak deritzeten eritasun erreumatiko kroniko jakin batzuen (espondilitis ankilosatzailea da horien prototipoa) patogenian.

Alor horretan, HLA-B27ren egitura kimikoa zehaztu zuen, eta eritasunarekin modu diferentzialean lotutako antigeno horren zenbait aldaera funtzionalena. Ikerketarik berrienak HLA-B27k ageri dituen errepertorio peptidikoen analisian zentratu ditu; aipatu errepertorioen eta espondiloartropatiak garatzeko joeraren arteko harremanetan, eta bakterioetatik eta giza proteinetatik datozen peptidoen arteko harreman estrukturaletan, hor baitatza beharbada espondiloartropatien patogenia autoimmune baten balizko mekanismo bat.

Guztira 150 ikerketa-artikulu baino gehiago argitaratu ditu, eta 24 doktore-tesi zuzendu. European Molecular Biology Organization (EMBO) erakundeko kide da, eta Ikerketa Zientifikoko Euskadi Saria (1998).

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top