Akademiaren Jakitunak

Mijangos Ugarte, Carmen

Kimikaria (Materialen zientzia eta teknologia, polimeroak)

María del Carmen Mijangos Ugarte (Bilbo, 1949). Kimikan lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ikerketako irakaslea, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) Polimeroen Zientzia eta Teknologia Institutuan (ICTP). Gaur egun, Nanomaterial Polimerikoen eta Biomaterialen Saileko burua da (ICTP), CSICen.

200 argitalpen baino gehiagoren egilea, eta 13 doktore-tesiren, 15 Europako masterren eta beste diploma batzuen gainbegiratzaile. 35 ikerketa-proiekturen aitzindaria, haietako 9 europarrak, eta 10 ikerketa-kontratu, konpainia multinazionalekin. Lau patenteren jabea da.

Gainera, 90 ahozko txosten aurkeztu ditu nazioarteko batzarretan eta unibertsitatetan. 30 ikastaro eman ditu, gonbidatuta, Europako eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatetan. Egun, EHUko Kimika Aplikatuko eta Material Polimeroen Masterreko irakaslea da.

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) Etika Batzordeko kide, hura sortu zenetik.

Zenbait egonaldi egin ditu nazioarteko eta Estatuko hainbat zentrotan: sei hilabete Torotoko (Kanada) Unibertsitatean; bi urte, Lyongo eta Estrasburgoko CNRS delakoan; urtebete, EHUn, eta urtebete eta hiru hil, Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoan.

CSIC-eko Materialen Zientzia eta Teknologia Arloko koordinatzailea (2004-2008); Materialen Programa Nazionaleko kudeatzailea (2000-2003); CSIC-eko Polimeroen Zientzia eta Teknologia Institutuko zuzendaria (1996-2001); Plastiko Modernoen Aldizkariko zuzendaria, eta Polimeroen Zientzia eta Teknologia Masterreko zuzendaria.

Sariak eta aitorpenak: Zientzialarien Espainiako Elkartearen Ohorezko Plaka (2004), eta Ciencia en Acción lehiaketako Lehen Saria 2008.

euskonews elkarrizketa

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top