Akademiaren Jakitunak

Moneo Vallés, Rafael

Arkitektoa

Rafael Moneo Vallés (Tudela, 1937). Arkitektura ikasi zuen Madrilgo Arkitektura Eskolan. 1970ean, Konposizio Elementuen Katedra eskuratu zuen Bartzelonako Arkitektura Eskolan, eta, 1980an, Madrilgoaren ardura hartu zuen, 1985 arte. Harvardeko Unibertsitateko Graduate School of Design-eko chairmana (1985-1990). Egun, berriz, Josep Lluis Sert da, Professor of Archiecture Harvardeko Graduate School of Design ospetsuan.

Proiekturik aipagarrienak: Donostiako Kursaal Jauregia (1999); Houstongo Arte Ederren Museoa (2000); Nafarroako Artxibo Nagusia, Iruñean (2003); Gregorio Marañón Ama eta Haurren Ospitalea, Madrilen (2003); Pradoko Museoa handitzea, Madrilen (2007), eta Cartagenako Erromatar Teatroko Museoa (2008).

Arquitecturas Bis aldizkariaren sortzailekide. Erakusketa eta hitzaldi ugari egin ditu Estatuan nahiz nazioartean. Haren Inquietud teórica y estrategia proyectual en la obra de ocho arquitectos contemporáneos liburua hizkuntza askotara itzuli dute.

San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako (Madrid) kide oso; Teknologiako Ohorezko Doktore, Teknologiako Errege Institutuan (Stockholm). Honako hauetan dago kide gisa: AEBko Arteen eta Zientzien Akademian, San Lucas Akademian (Erroma), Suediako Arte Ederren Akademian, Arkitektoen Institutu Amerikarrean, Britainiar Arkitektoen Errege Institutuan.

Sari hauek jaso ditu, besteak beste: Arkitekturako Pritzker Saria (1996), Royal Institute of British Architects-en Urrezko Domina (2003), Espainiako Arkitekturaren Urrezko Domina (2006) eta Arteen Asturiasko Printzea Saria (2012).

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top