Akademiaren Jakitunak

Sánchez-Tabernero Sánchez, Alfonso

Nafarroako Unibertsitateko errektorea

Alfonso Sánchez-Tabernero Sánchez (Salamanca, 1961). Informazio Zientzietan lizentziaduna eta doktorea da, Nafarroako Unibertsitatean; Informazio Enpresako irakaslea da, halaber, eta aurten Madrilen ikuspuntu exekutibo batekin hasiko den Komunikazio Enpresen Kudeaketako masterra zuzendu du.

Kazetaritza Informazioaren Egiturako irakaslea eta dekanordea izan da, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren Fakultatean. 2007an, katedradun gisa gaitu zuten. 1996etik 2005era bitartean, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko dekanoa izan zen.

Nafarroako Unibertsitateko IESE Institutuko Zuzendari Nagusi Programa burutu zuen, eta irakasle bisitaria da Komunikabideen Europako Institutuan (Dusserldorf, Alemania). Manchesterreko Unibertsitatean (1990-1992) eta Chicagoko Northwestern Unibertsitatean (1996) ere izan da irakasle bisitaria. IESEk New Yorken duen Media & Enterntainment Institutuarekin elkarlanean aritu da, eta European Media Management Education Association-eko presidente izan da (1998-2004).

Haren ikerketan, komunikazio-enpresen zuzendaritza estrategikoari lotutako hainbat alderdiri heldu die. Askotariko liburu eta txostenen egilea da. Azkenaldian argitaratu dituen lanen artean, hauek daude: Los contenidos de los medios de comunicación: Calidad, rentabilidad y competencia (2008), Deustu Argitalpenak, eta Innovación en los medios. La ruta del cambio (2012), Francisco Javier Pérez-Latrerekin, EUNSA argitaletxean.

2005etik 2007ra bitartean, Nafarroako Unibertsitateko Erakunde Komunikazioko lehen errektoreordea izan zen. Orobat, Nazioarteko Harremanen errektoreorde izan zen 2007tik 2012ko abuztura arte: data horretan, Nafarroako Unibertsitateko errektore izendatu zuten.

http://www.unav.edu/web/conoce-la-universidad/organizacion/oficina-del-rector

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top