JarduerakErronkak
Maiatzak 19. Memoria, olvido, relato y reconocimiento en víctimas adultas de abuso sexual en la infancia

Maiatzak 19. Memoria, olvido, relato y reconocimiento en víctimas adultas de abuso sexual en la infancia

Pilar Polo, sexu-jazarpenen biktimei arreta ematen dien Bartzelonako Vicky Bernadet Fundazioko psikologoak, "Memoria, olvido, relato y reconocimiento en víctimas adultas de abuso sexual en la infancia" hitzaldia eskaini zuen "Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloaren baitan, maiatzaren 19an, STM-San Telmo Museoan. Hitzaldi honekin amaitu da Enrique Echeburúa Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatu duen zikloa.

Hitzaldian adierazi zuenez, haurrenganako sexu-jazarpenak bizipen traumatiko gisa era ezberdinetan gera daitezke gordeak oroimenean. Jazarpena jasan dutenek bizitzan presentzia intrusibo modura bizi ditzakete oroimenak edo erabat ahaztu, aurrera egin ahal izateko mekanismo gisa. Esperientzia barneratzeko era batek zein besteak gauzatuko du gizabanako horien identitate pertsonala eta bakoitzak bere buruaren inguruan eraikiko duen kontaketa subjetiboa.

Pilar Poloren esperientzia profesionala ez da mugatzen jazarpena jasan duten pertsonengan, kartzelan dauden sexu-erasotzaile talde batekin ere lan egiten baitu azken aldian, eta esperientzia horren berri ere eman zuen. Hitzaldiaren ondoren, galdera-erantzunen tartean, hainbat gai mahaigaineratu ziren, hala nola, jazarpen-sexualaren beraren definizioaren ingurukoa.

Hitzaldiaren grabaketa honako lotura honetan:

Pilar Poloren hitzaldiaren grabaketa

Artxiboak:
Gara-_Reportaje_Pilar_Polo.pdf

top