JarduerakErronkak
2016/09/16: Lurralde-antolamendua eta globalizazioa. Gure nortasunari eutsi al diezaiokegu?

2016/09/16: Lurralde-antolamendua eta globalizazioa. Gure nortasunari eutsi al diezaiokegu?

Agustin Azkarate jakituna, UPV/EHUko Kultur paisaiak eta Ondarea Unesco Katedraren zuzendariak koordinatutako "Lurralde-antolamendua eta globalizazioa. Gure nortasunari eutsi diezaiokegu?" jardunaldiak helburua hirukoitza zuen:

Batetik, Horacio Echevarrietaren irudiaren bitartez, ekintzaile belaunaldi baten errebindikazioa egitea, Bilboko Abran, hainbat argi-itzalekin ibai eta itsas-paisaia horren eraldaketan parte hartu baitzuten.

Bigarren helburua, eraldatutako eskenatokiei ikusgarritasuna eskaintzea. Ingurune hau gotorleku eraikin-sistema bat zen aintzinean, eta erabateko aldaketa ezagutu zuen XX. mende hasieran, baserri-giroan murgildutako lur-saila izatetik, salerosgaien irteera zen industria eta portu-eremua bihurtu zelako, altzairuaren produkzioa, burdinaren itsas-merkataritza, bokazio higienista zuten azpiegiturak, eta aisialdirako eta gozamenerako lur-sail berriak medio.

Azkenik, nortasun berezia duten lekuen identitatea eta kultura modu egokian ustiatzea (Bilboko Abra), partaidetza sentimenduaz baliatu eta alderdi sozioekonomikoa garatzeko aukerak sustatzeko.

Agustin Azkarate irakasleari Punta Begoñako galeriei buruzko elkarrizketa

EGITARAUA

10:00etan: Ongi etorria.

Koldo Iturbe, Getxoko Udaleko alkateordeak; Izaskun Iriarte, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Administrazio eta Plangintzako, Ingurumeneko eta Lurralde Politikako sailburuordeak; Javier Echeverría, Jakiundeko presidenteordeak eta Aitzol Lamikiz, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria.

10:30ean: Punta Begoña galerien bisita birtual gidatua Ander de La Fuente arkitektoa eta UPV/EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedrako kidearen eskutik

11:15etan: Kafe atsedenaldia parte hartzaile guztientzat

12:00etan: "¿Migran también los paisajes? Espacios para el diálogo intercultural"

Mónica Luengo. ICOMOS erakundeko kidea (International Council of Monuments and Sites/Consejo Internacional de Monumentos y Sitios Histórico-Artísticos).

12:45etatik-13:30etara: "Agua, territorio e identidad cultural en Uruguay"

Javier Taks Donas. Antropologoa, Universidad de la República – Uruguay, Ikertzaileen Sistema Nazionaleko kidea eta Ura eta Kultura Unesco Katedraren zuzendaria, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

TARTEA

15:30etatik-18:30etara, Mahai ingurua: "Paisaje, cultura e identidad"

Moderatzailea: Maider Maraña, UPV/EHUko Kultur paisaiak eta Ondarea Unesco Katedra.

Hizlariak: Juan Manuel Madariaga, UPV/EHU Kimika katedraduna eta IBeA, Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa taldearen zuzendaria; Iñaki Antigüedad, UPV/EHUko Geodinamika katedraduna; Ibone Ametzaga, UPV/EHUko Ekologia doktorea, eta Jose María Luna, Fundación Picasso, Malagako Centre Pompidou eta Museo Errusiarreko zuzendaria; Ander de la Fuente, Mónica Luengo eta Javier Taks Donas.

18:30etan kontzertua: Bilbao Iubilo Abesbatza (BIA), erreportorioan identitatea, itsasoa eta emigrazioari buruzko abestiak.

Artxiboak:
Egitaraua-_Programa_jornada_01.pdf

top