JarduerakErronkak
2016/06/10: Sehaskatik zaharren egoitzara: Zer etorkizun du osasun mentalak Euskal Herrian?

2016/06/10: Sehaskatik zaharren egoitzara: Zer etorkizun du osasun mentalak Euskal Herrian?

"Sehaskatik zaharren egoitzara: Zer etorkizun du osasun mentalak Euskal Herrian?"

Gizarte modernoetako bizimoduaren ondorioz, areagotu egiten dira haurren artean desoreka psikologikoak eta helduen artean antsietatea eta estresa; era berean, gora egiten du hainbat drogen erabilerak eta geroz eta gehiago dira psikosi kronikoen eta nortasun-nahasmen larriak. Hori dela eta, osasun mentala izango da Euskal Herriak datozen hamarkadetan izango duen erronka garrantzitsuenetariko bat. Bestalde, kontuan hartu behar da Euskal Herriak munduko bizi-itxaropenik handienetakoa duela, emakumeen kasuan batez ere, eta horren ondorioz gaitz psikikoen prebalentzia ere handiagoa da beste herrialde batzuetan baino.

Hauxe izan zen José Guimón jakitunak koordinatutako jardunaldiaren edukia, eta honako hizlariek hartu zuten parte:

Alfonso Pérez-Agote Poveda, Soziologia katedraduna, Madrilgo Unibertsitate Konplutensea (UCM); Pablo Orgaz Barnier psikiatra, Basurtoko Ospitaleko medikua; Celso Arango, Haur-psikiatria irakasle titularra, Madrilgo Unibertsitate Konplutensea; Haur-psikitatria zerbitzuko burua, Gregorio Marañón Ospitalea; Ana González Pinto Arrillaga, UPV/EHUko Psiquiatria irakaslea eta Euskadiko eta Neuropsiquiatria Elkarteko presidentea; Enrique Echeburúa, UPV/EHUko Psicologia katedraduna; Miguel Ángel González Torres, UPV/EHUko Psikitatria irakasle titularra eta Basurtoko Ospitaleko Psiquiatría Burua; Joseba Achótegui, Bartzelonako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Psikiatria irakasle titularra; Suzanne Ehrensperger, irakasle titularra, Genevako HUG; Anne-Lise Fredenrich, psikoterapeuta, Genevako HUG; eta Christine Schwankhart, Municheko psikoanalista; Rafael Escobar, Osasun Globaleko dekano laguntzailea, Rutgers-eko Robert Wood Johnson Medikuntza Eskola, New Jerseyko Unibertsitatea.

Era berean, osasun mentalaren inguruko erakundeetako honako kudeatzaileak elkartu zituen jardunaldiak: 

Begoña Errazti, Eragintza Fundazioko gerentea; J. Agustín Ozamiz, Uztia Fundazioko presidentea eta Iñaki Markez, Osasun Mentalaren Elkarteko (OME) presidentea.

Jardunaldia Rafael Bengoa, Deusto Business School Health-eko zuzendariak itxi zuen. Bere hitzaldian osasun mentalaren kudeaketan berehalako aldaketak datozela adierazi zuen, jasangaitza delako orain arteko funtzionamendu motaren kostu ekonomikoa. Kudeaketa aldaketak zerbitzuaren optimizazioa eta gaixoaren eskainitako zerbitzuaren hobekuntza ekarriko du, modu integralean egingo baita, osasun fisikoa alde batetik eta osasun mentala bestetik hartu gabe, alderantziz, pertsonaren osasun fisikoa eta mentala modu globalean hartuz.

Artxiboak:
DEIA_-_Entrevista_Dr._Guimon.pdf
Erronkak_osasun_mentala.pdf
Desafios_salud_mental.pdf

top