JarduerakErronkak
2016/11/18: Oroimenaren dimentsioak

2016/11/18: Oroimenaren dimentsioak

Oroimenek erronka ugari eragiten dute, eta erronka horietako batzuk konponbide zaila izaten dute, gertakari jakin batzuen inguruan oroimenak kontrajarriak direnean, edota gertakariei buruzko oroimenik ez dagoenean.

Mahai inguruan oroimenari buruzko lau dimentsio aztertuko dira, bata, orokorra, historiarekin harremanetan dagoena, eta beste hirurak espezifikoagoak: oroimen biologikoan (ADN), oroimen psikologikoa eta haren galerak (traumak) eta oroimen soziala (gatazka armatuetako biolentziaren biktimak).

EGITARAUA

18:00etan: Aurkezpena

Arabako Diputatu Nagusi ordea, Pilar García de Salazar eta Jakiundeko lehendakaria, Jesus M. Ugalde

18:15-20:00h: Mahai-ingurua

  • Memoriaren Plaza

Aintzane Ezenarro, Gogorako zuzendaria (Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutua)

  • Modulación emocional de la memoria: de las vivencias traumáticas a los recuerdos biográficos

Enrique Echeburúa irakaslea, UPV/EHUko Psikologia katedraduna, Jakiundeko kidea.

  • Las exhumaciones de la Guerra Civil en el desarrollo de la Memoria Histórica

Francisco Etxeberria doktorea, Medikuntza Forentseko Irakasle Titularra, Kriminologiaren Euskal Institutua, UPV/EHU, Jakiundeko kidea. 

  • Historia: La razón histórica

Juan Pablo Fusi irakaslea, Historia Garaikideko katedradun emeritua, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Jakiundeko kidea.

  • Memoria y Biología: Ecos del pasado en el presente. Un intento de reconstruir la historia humana mediante la arqueogenética

Concepción de la Rúa irakasleaAntropologia Fisikoko katedraduna, UPV//EHU, Jakiundeko kidea.

Oroimena bera gatazkak konpontzeko faktore izanik, bakerako eta bizikidetzarako eragiten dituen erronkak aztertuko ditu jardunaldiak, DSS2016ren egitasmoaren helburuei jarraituz. Gasteiz Euskal Autonomia Erkidegoko hiririk zaharrena izanik, oroimenaren inguruan 2017-2018 artean Jakiundek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egingo dituen jardunaldien lehen topaleku aukeratu du.

Mahai-inguru hau DSS2016EU kultur hiriburutzaren baitako Erronkak/Desafíos jardunaldia da, Jakiundek diseinatua eta Javier Echeverría jakitunak koordinatua. Erronkak/Desafíos egitasmoak Laboral Kutxaren babesa du. 


top