JarduerakErronkak
2016/06/08: Alzheimerra: gaixotasun luze baten hiru etapak

2016/06/08: Alzheimerra: gaixotasun luze baten hiru etapak

"Alzheimerra: gaixotasun luze baten hiru etapak", Rafael Blesa, Bartzelonako La Santa Creu i Sant Pau Ospitaleko Neurologia Saileko zuzendariaren hitzaldiak 270 pertsona bildu zituen STM-San Telmo Museoko elizan.

José Félix Martí Massó jakitunak koordinatutako "Garunaren zahartzea: erlojuaren kontrako lasterketa" hitzaldiak AFAGI-Gipuzkoako Alzheimer gaixoen senideen elkartearen lankidetza izan du, eta zikloaren baitako hirugarrena izan da.

Blesa doktoreak Alzheimerraren ikerketa non kokatzen den adierazi zuen eta, gaur egun, gaixotasuna prebenitzeko edota atzeratzeko bizimodu osasuntsu bati eustea baino ez dagoela argitu zuen, ez baita Alzheimerraren kontrako botikarik aurkituko epe laburrean.

Era berean, administrazio publikoen aldetik ikerketan inbertitzea eta Alzheimerraren kontrako osasun egitasmoak ezartzea funtsezkoa dela azaldu zuen, 80 urtetik gorako biztanleen %40ak gaixotasuna jasango duelako ezinbestean.

Nolanahi ere, gaixotasunaren mekanismoen alderdi gero eta gehiago ezagutzen ari direla, eta horrek ikerketa ildo berriak zabaltzeko aukera ematen duela duela adierazi zuen.

Artxiboak:
Garunaren_zahartzea_Envejecimiento_cerebral__1_.pdf
DV_Entrevista_Dr._Rafael_Blesa.pdf

top