JarduerakErronkak
2016/05/24: Sormen-lantegiak: Kultura eta berrikuntzarako eremu berriak

2016/05/24: Sormen-lantegiak: Kultura eta berrikuntzarako eremu berriak

Maiatzaren 24a, STM-San Telmo Museoa, Donostia
Goizez (9:30-13:30) eta arratsaldez (15:00-19:00)

Industrializazio garaian lantegiei mota berria sortu zen, serie-fabrikazio eta ekoizpen mekanikoa oinarri zuen lantegia hain zuzen ere. Halako lantegiak sormenarekiko antitetikoak diruditen arren, Europan sormen-lantegi kontzeptua zentro kultural eta artistiko mota berriez aritzeko erabiltzen da. Zentro berri horiek sormena eta parte-hartzea dute oinarri.

Jardunaldiak Euskal Herriko egungo errealitatea aztertu eta kultur-industriei eta sormen-lantegiei buruzko eztabaida mahaigaineratuko du, lantegi edo frabrika kontzeptuari buruzko hausnarketa eginez, jatorri antropologiko, artisau eta artistikoetatik abiatuz (homo faber). Era berean, Europan gaiaren inguruan dagoen ikuspegia oinarri hartuta, etorkizuneko lantegien baitan aztertu ziren sormen-lantegiak.

Jakiundeko lehendakariorde Javier Echeverria filosofoa izan da jardunaldiaren koordinatzailea.

Susana Soto, STMko zuzendaria, Xabier Payá, DSS2016ko kultur programaren zuzendaria eta Javier Echeverría, Jakiundeko lehendakariordeak egin zuten aurkezpena, eta ondoren "Sormen-lantegiak Euskal Herrian" mahai inguruarekin hasi zen eztabaida. Idoia Zabaleta, koreografo eta AZALA kreazio espazioko zuzendaria, Verónica Mas, Histeria Kolektiboko kidea, Anabel Quincoces, Inmersiones taldeko kidea eta Natxo Rodríguez, UPV/EHUko dekano-ordeak artistaren ikuspuntutik eztabaidatu zuten gaia.

Jarraian, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak "Sortzaileak, artisauak eta industriak" hitzaldia eskainiko zuen. Batetik, Eusko Jaurlaritzak gai honen inguruan daramatzan lan ildoa azaldu zuen eta, bestetik, bera ere idazle eta sortzaile den aldetik, bere ikuspuntua eman zuen.

Arratsaldeko saioan, Santi Eraso, Madrid Espacio Cultural erakundeko zuzendariak, "Tejido artístico y contexto político. Autonomía y descentralización" hitzaldian, kultur-espazioen kudeatzaile den aldetik eman zuen iritzia.

Ondoren, "El debate sobre las industrias culturales y creativas" mahai inguruan, Santi Erasorekin batera aritu ziren Jesús Carrillo, UAM-Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Artearen Historiako irakaslea, Andrea Estankona, UPV/EHUko Soziologia 2 saileko irakaslea, eta Arantza Lauzirika UPV/EHUko Arte Ederrren Fakultateko dekanoa.

Ekitaldia amaitzeko, Ander Gurrutxaga, UPV/EHUko Soziologia katedradunaren eta Auxkin Galarraga Soziologia eta Gizarte lankidetza saileko "Fábricas de futuro" hitzaldiarekin amaituko zen.

Artxiboak:
Sormen_lantegiak-fabricas_creacion.pdf
Berria-_elkarrizketa_Joxean_Munoz.pdf

top