JarduerakErronkak
Arteen hotsak. Musika eta Pintura: XX mendeko lehenengo abanguardiak

Arteen hotsak. Musika eta Pintura: XX mendeko lehenengo abanguardiak

José Luis Téllez musika kritikoak XX. mendeko pintura eta musika abangoardien gainbegirada egin zuen, diziplina bakoitzean gertatutako eraldaketak aztertuz eta bien arteko paralelismoa eginez. 

José Luis Téllez musika- eta zinema-idazlea da. Musika-ikasketa pribatuak egin zituen, eta, aldi berean, arkitekturakoak. Madrilgo Errege Antzokirako, Bartzelonako Liceurako eta Sevillako Maestranzarako kontzertu-oharrak eta opera-artikuluak idatzi ditu, bai eta hauek argitaratu ere: La Traviatari buruzko azterlan bat (Cátedra/Expo 1992), dibulgazio-bolumen bat (Para acercarse a la música, Salvat, 1982), Músika Presente taldeko kideei egindako elkarrizketak biltzen dituen liburu bat (Música Presente: perspectivas para el S.XXI, Fundación Autor, 2006), Dos trilogías en la vida de un operista. I: Mozart-Da Ponte saiakera (Eleuve, 2007) eta Paisajes imaginarios: escritos sobre cine y música (Cátedra, 2013), gai horiei buruzko bere testuen antologia handia. Scherzo aldizkarian idatzi ohi du, eta, 2002az geroztik, Musica Reservata izeneko saiakera laburren saila garatu du. Gainera, El País, La Vanguardia, Montsalvat, Minerva, Sibila, Melómano eta ABC de la música argitalpenetan kolaboratu du. El Público aldizkariko kritikari titularra eta Alcalá de Henaresko Unibertsitateko Musika Ikasgelako aholkularia izan da, bai eta Patrimonio Nacionalen Reales Sitios aldizkariaren erredakzio-kontseiluko kide ere. Gaur egun, Madrilgo Círculo de Bellas Artesen zuzendaritza-batzordeko kidea da. Zinema-kritikari gisa, La Miradan, Contracampon eta Archivos de la Filmoteca de Valencian parte hartu du. Zinema Historialarien Espainiako Elkarteak argitaratzen duen Espainiako Zinemaren Antologia Kritikoko zientzia-batzordeko kidea da, eta Arte eta Zinema Zientzien Espainiako Akademiaren Espainiako Zinemaren Hiztegian parte hartu du.

Téllez jaunak irratian izan du oihartzun handia, besteak beste, Radio Clásicako hainbat programatan. Irratiko Pablo Iglesias Saria lortu zuen 1984an. Opera- eta kontzertu-aurkezlea izan da TVE-2n, bai eta Televisión Educativako programetako musika-ataleko zuzendari ere. Horretarako, bada, Acercarse a la música seriea idatzi du. 2009az geroztik, hitzaldiak eskaintzen ditu Madrilgo Errege Antzokian, bertako opera-emanaldien aurretik.

1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:64
<< < 1-60 61-64 > >>
top