JarduerakErronkak
Zientzien hotsak. Neurozientzia eta Musika: Musikak gure garunean duen eragina

Zientzien hotsak. Neurozientzia eta Musika: Musikak gure garunean duen eragina

José Félix Martí Massó jakitunak Arteen hotsak, Teresa Catalán eta Igor Ijurra jakitunek koordinatutako zikloaren lehenengo hitzaldia eskaini zuen Nafarroako Artxibategi Nagusian azaroaren 7an, Iruñean. Musikak gure garunean duen eragina hitzaldiak neurozientzia eta musika izan zituen hizpide, eta Igor Ijurrak aurkeztu zuen Martí Massó doktorea auditorioa betetzen zuten ikus-entzuleen aurrean.

Neuroirudiak erabiltzen dituzten ikerketei esker jakin ahal izan dugu nola islatzen, jasotzen, prozesatzen eta interpretatzen duen gure garunak musika, baita zer aldaketa mota eragiten duen musikak beregan. Hitzaldiak gai hauek aztertu zituen, musikaren jatorria eta funtzioarekin batera: zergatik atsegin dugun musika, garunean musikak eta lengoaiak duten harremana, garunean eragiten dituen behin behineko eta behin betiko aldaketak, musikarako abilezian jaiotzetiko gaitzek zein bizitzan zehar jasandakoek eragiten dituzten aldaketak, eta musika-terapiak gaitz neurologikoetan duen baliagarritasuna.

José Félix Martí Massó doktorea Euskal Herriko Unibertsitateko Neurologia katedradun emeritua da. Donostiako Unibertsitate Ospitala-OSI Donostiako Neurologia Zerbitzuko buru, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Neurologiako irakasle titularra izan da, orain dela gutxi erretiroa hartu zuen arte. Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, 1971n, 1975ean doktoratu zen Nafarroako Unibertsitatean.

Artxiboak:
Diario_de_Navarra-JFMM.pdf
1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:73
<< < 1-60 61-73 > >>

top