JarduerakErronkak
2016/05/05: Material berriak eta Euskal Herriko industria-jarduera

2016/05/05: Material berriak eta Euskal Herriko industria-jarduera

Material berrien iraultza: material berriak eta Euskal Herriko industria-jarduera jardunaldia Legazpiko Chillida Lantokian izan zen maiatzaren 5ean.

Carmen Mijangos jakitunarekin batera jardunaldiaren koordinatzaile den Juan Colmenero jakitunak aurkeztu zuen ekitaldia, materialen inguruko ikerketa zientifikoa enpresa munduan sortu zela adieraziz, eta ez unibertsitateko ikerketa munduarekin lotua, egun kokatu ohi dugun modura. Hortaz, ikerketa arloan diharduten agente guztien, unibertsitate, ikerketa-zentro eta industriaren arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu zuen.

José Gortázar (CAF, Beasain), José Mª Uriarte (Aernnova Aerospace, Vitoria-Gasteiz) eta José Luis Martínez (ESS Bilbao) hizlarien aurkezpenek zientzia eta teknologiari esker merkatu globalizatuaren erronkari modu egokian aurre egiteko moduan daudela azaldu zuten.

Amaitzeko, Lide Rodríguezek (CICenergigune) adierazi zuen gizarteak konturatu egin behar duela energia berriztagarrien eta birziklagarrien garrantziaz, eta horiek garatzeko abian dauden ikerketa ildoak azaldu zituen.

Artxiboak:
erronkak_programa_revolucion_materiales.pdf
DV_entrevista_a_Carmen_Mijangos.pdf

top