JarduerakErronkak
Zenbakiak eta gizateria: Nutrizioa eta elikadura, etorkizunerako erronka

Zenbakiak eta gizateria: Nutrizioa eta elikadura, etorkizunerako erronka

Zenbakiak eta gizateria erakusketa Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuen edukiarekin lotuta dago, eta agerian uzten du zenbaki horiek ezagutzeak berebiziko garrantzia duela mundu modernoaren konplexutasuna ulertzeko eta agertzen zaizkigun arazoei aurre egiteko.

Erakusketarekin bat eginez eskainiko du Iciar Astiasaran jakitunak bere hitzaldia. Bertan azalduko duenez, mundu-mailako elikadurari begira, globalizazioaren baitan bi mundu bereizten dira argi eta garbi: desnutrizioa eta malnutrizioa / gehiegizko nutrizioa. 

Nazio Batuen helburu jasangarrien artean daude "Zero gose" xedea, elikagai eskasia jasaten duten milioika pertsonen arazoa saihesten saiatzen dena, eta "Osasuna eta ohitura osasungarriak" sustatzea helburu duen proposamena, neurri batean, kontsumo ohiturak hobetzeko asmoa duena. Helburu hauek etorkizunerako erronka handienetako bi dira.

Zenbakiak eta gizateria erakusketa Gisme eta Nafarroako Kutxa Fundazioa erakundeek antolatua da eta Javier Tejada jakituna izan da komisarioa. Humberto Bustince (martxoak 20) eta Iciar Astiasaranen (apirilak 3) hitzaldiekin hartzen du parte Jakiundek erakusketarekin bat egiten duen hitzaldi zikloan.

1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:73
<< < 1-60 61-73 > >>

top