JarduerakErronkak
Musika eta Arkitektura: Luthierra hirian

Musika eta Arkitektura: Luthierra hirian

Josep Llorca Bofí arkitekto, pianista eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko irakaslearen hitzaldiak eman zion hasiera Erronkak. Arteen Hotsa zikloari.

Javier Echeverría akademikoak, Jakiunderen Erronkak programaren koordinatzaileak, egin zuen zikloaren aurkezpen orokorra, eta Igor Ijurra hizlaria aurkeztu zuen. Arteen Hotsa zikloaren koordinatzailea da Ijurra, Teresa Catalánekin batera.

Josep Llorca Bofíren iritzian, hiriko luthierra batzuen irudimenean baino ez da existitzen. Baina, horientzat, luthierra izan da beti hirian sortzen diren soinuen arduraduna, bai antzoki nagusiko kontzertu finetako soinuenak bai plazako merkatuko zalapartarena. Eta luthierra besterik ez da ohartu, azken mendeotan, arkitektura musikatik gero eta gehiago urrundu dela eta erabat bereizteko arriskuan dagoela. Baina, hiriko luthierra irudimenean baino ez badago, gure arreta merezi al du?

Josep Llorcak baietz erantzun zuen, eta arkitekturaren eta musikaren arteko harremanak jasan zuen eraldaketa azaldu zuen: iraganean, harreman estua zuten, baina, gaur egun, ia ez dute harremanik. Bofí pianistak arkitektoari adierazi zion, harreman hori gal ez dadin, etorkizunean, sustatu egin behar duela.

Laboral Kutxaren laguntzari esker gauzatu zen Erronkak. Arteen Ahotsak zikloa.

1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:73
<< < 1-60 61-73 > >>

top