JarduerakErronkak
Musika eta Matematikak. Objektibitatea eta dotoretasuna abangoardiako artearen zerbitzura

Musika eta Matematikak. Objektibitatea eta dotoretasuna abangoardiako artearen zerbitzura

Pedro Gómez konpositore eta Telekomunikazioko ingeniariak musika eta matematikaren inguruko hitzaldia eman zuen: Música y matemáticas. Objetividad y elegancia al servicio del arte de vanguardia. Gizadiaren hasieratik, matematika ezinbestekoa izan da inguratzen gaituen mundua deskribatzeko, aztertzeko, hausnartzeko eta teorizatzeko. Musika, ikuspegi analitikotik zein konposizioaren ikuspegitik, ez da bilakaera horretatik at egon, eta, historian zehar, sortzaile askok erabili dituzte teknika matematikoak beren obrak sortzeko.

Gaur egun, ez dago zalantzarik kontzeptu matematikoek aukera asko ematen dizkiola sortzaileari. Baina: Zergatik erabiltzen dugu matematika? Zergatik da baliagarria gure helburu artistikoentzat? Zein dira sortzaileen helburuak XXI. mendean? Ba al dago sonoritate «eredu» bat tresna matematikoak erabiltzen direnean? Publikoak erabili ditugun teknikak baloratzea da gure asmoa? Are gehiago: Publikoa behar dugu? Eta, batez ere: Zergatik idazten dugu musika?

Hitzaldian galdera horiek eta bestelakoak erantzun ziren, hizlariaren ikuspuntu pertsonaletik. Eta, zenbait musika-obra sortzeko kontzeptu matematikoen erabilera azaltzeko, zati bisualak, algoritmikoak eta soinu-zatiak erakutsi zituen.

Laboral Kutxaren laguntzari esker gauzatu zen Erronkak. Arteen Hotsak zikloa.

1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:64
<< < 1-60 61-64 > >>
top