JarduerakErronkak
HOTSAK: Zientzien Hotsak. Neurozientzia eta Musika

HOTSAK: Zientzien Hotsak. Neurozientzia eta Musika

Neurozientzia eta Musika. Musikaren eragina gure garunean. Hauxe izan da Zientzien Hotsak zikloa zabaldu duen hitzaldia, urriaren 8an, MUSIKENEn, JAKIUNDEk antolatua Laboral Kutxaren babesarekin. 

José Félix Martí Massó doktoreak, JAKIUNDEko kide, UPV/EHUko Neurologia katedratiko emeritu eta Donostiako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Saileko arduraduna iaz erretiroa hartu zuen arte, musikak gure garunean duen eragin zabala eta anitza azaldu zien auditoria bete zuten ikus-entzuleei. Miren Iñarga MUSIKENEko zuzendariak aurkeztu zuen bertan eskainiko den zikloa, eta Jesus Ugalde, JAKIUNDEko lehendakariak aurkeztu zuen hizlaria.

SER irrati kateak José Félix Martí Massóri egindako elkarrizketan laburbiltzen da hitzaldiaren edukia. Bertan, Igor Ijurrarekin batera zikloa koordinatzen duen Teresa Catalanek, jendearteari doan zabalik dagoen zikloaren berri eman zuen.

Artxiboak:
Programa_LCS_2019_04.pdf
1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:75
<< < 1-60 61-75 > >>

top