JarduerakErronkak
María Bayo eta Rubén Fernándezen errezitalak amaiera eman zion "Musika irakaskuntzaren erronka" jardunaldiari

María Bayo eta Rubén Fernándezen errezitalak amaiera eman zion "Musika irakaskuntzaren erronka" jardunaldiari

María Bayo sopranoak eta Rubén Fernández pianojoleak errezitala eskaini zuten San Telmo Museoko elizan, "Musika irakaskuntzaren erronka: etorkizuna irabazteko astirik ba al dugu?" jardunaldiari amaiera emateko.

Pauline Viardot, Max Moreau, Reynaldo Hahn, Antón García Abril eta Ernani Braga musikagileen doinuak entzun ziren, besteak beste.

Errezital honekin Erronkak/Desafíos egitasmoarekin bat egin zuen Maria Bayo Jakiundeko kideak. Egitasmoaren helburua gure gizarteak aurrean dituen erronkak azaltzea eta horien inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea da. Erronka horietako bat da musikak haur eta gazteen hezkuntza sisteman gaur egun duen garrantzi eza.


top