JarduerakErronkak
Maiatzak 3: Resiliencia y crecimiento postraumático: de una infancia infeliz a una vida adulta sana

Maiatzak 3: Resiliencia y crecimiento postraumático: de una infancia infeliz a una vida adulta sana

STM-San Telmo Museoko ekitaldi aretoa Jorge Barudy doktorearen hitzaldia entzuteko ikus-entzulez bete egin zen.

Bartzelonan bizi eta bertan Exil-IFIV elkartea sortu duen neuropsikiatra txiletarrak, neurozientziek eta atxikimenduari eta epigenesiari buruzko ikerketen ekarpenek buruko gaitzak eta sufrimendua ulertzeko garaian, gaur egun eskaintzen dizkiguten bide berriei buruz aritu zen.

Badira nahikoa zientzia argudio nahasmendu psikopatologikoak pairatzen dituzten helduek haurtzaroan trauma konplexu, akumulatibo eta askotan goiztiarrak jasan dituztela diotenak. Trauma horiek, gehienetan, beste gizakiek eragindakoak dira edota naturaren hondamendiek edo galera handiek.

Aldi berean, ikerketa ildo ezberdinek erakusten dute trauma jasan duen haurrak erresilientziaren fenomenoa ezagutzeko aukera badu, posible dela gertakari horrek bere heldutako bizitza ez baldintzatzea eta hazkunde postraumatiko batez hitz egitea.

Enrique Echeburúa jakitun eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak egin zuen hitzaldiaren aurkezpena. Echeburúa jaunak koordinatzen duen Memoria, trauma eta identitate pertsonala zikloaren baitako lehenengo hitzaldia izan zen Jorge Barudy neuropsikiatrak eskainitakoa, eta esteka honetan ikus daiteke. 

Artxiboak:
DV_entrevista_Dr._J._Barudy_01.pdf

top