JarduerakErronkak
TRANSHUMANISMOA. Giza Makinak, Máquinas Humanas

TRANSHUMANISMOA. Giza Makinak, Máquinas Humanas

TRANSHUMANISMOA. Giza Makinak, Máquinas Humanas hitzaldi zikloa antolatu dute Javier Echeverría jakitunaren koordinazioarekin, STM museoak, Donostia Kulturak eta JAKIUNDEk. Zikloa martxoa eta azaroa artean eskainiko da.

Gaur egungo iraultza teknozientifikoa pertsonak berak eraldatzen ari da, ez bakarrik haien ingurune eta bizi munduak. Transhumanistak ziur daude gizakiak,teknologia pixkanaka ezarrita, beste urrats bat egin behar duela eboluzioan, eta naturak ezarritako baldintza biologikoak gainditu behar dituela, hobekuntza fisiko eta kognitibo erradikala lortzeko. Are gehiago, esplizituki hitz egiten da hilezkortasuna lortzeko aukeraz edo norbanakoaren bizitza mugarik gabe luzatzeko aukeraz, berrikuntza bioteknologikoko prozesuei esker. Horrek guztiak itxaropen berriak sortzen dizkigu, baina baita eztabaida sozial, etiko eta filosofikoak ere, gizatasunaren kontzeptuari berari ere eragingo lioketen inplikazioei buruz.

Adela Cortina filosofoak (Valentziako Unibertsitatea) zabaldu zuen zikloa martxoaren 5an, Los desafíos éticos del Transhumanismo hitzaldiarekin. Hurrengo hitzaldiak hilean behin izango dira honako datetan: apirilak 5, maiatzak 14, ekainak 4, urriak 1, eta azaroak 10, eta honako hizlariek eskainiko dituzte, hurrenez hurren: Helen Torres (Pompeu Fabra Unibertsitatea), Alfredo Marcos (Valladolideko Unibertsitatea), Fernando Broncano (Carlos III Unibertsitatea), Arantza Etxeberria (UPV/EHU), eta Javier Echeverría (JAKIUNDE) eta Lola S. Almendros (CSIC, CCHS).

Artxiboak:
STM_Ciclo_Transhumanismo_01.pdf
1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:75
<< < 1-60 61-75 > >>

top