JarduerakErronkak
Haurtzaroan sexu-abusuak jasan dituzten biktima helduak: zergatik azaleratzen dute orain biktimek (helduaroan)?

Haurtzaroan sexu-abusuak jasan dituzten biktima helduak: zergatik azaleratzen dute orain biktimek (helduaroan)?

Adingabeen aurkako sexu-abusuaren kasuen % 2 bakarrik azaleratzen dira gertatzen diren unean. Eta, Espainian, gertatzen diren sexu-abusuen % 10-15 bakarrik salatzen dira.

Sekretismoari eusteko arrazoiak familia bera edo abusatzailearen prestigio soziala dira. Sexu-abusuak jakinarazi ohi dira denbora asko iraun badute eta larriak izan direnean.

Gertatutakoa salatuz gero martxan jartzen den makineria hain da izugarria adingabearentzat (biktimizazio sekundarioa), non errazagoa baita isilik egotea.

Batzuentzat, denbora igaro behar da beren trauma salatzeko. Legezko epeek ez bezala, minak ez du preskribatzen. Denbora psikologikoak ez datoz bat denbora judizialekin. Batzuek urtetan erreprimitzen dituzte oroitzapenak, bizitza eramangarri egiteko, maitatzeko gai izateko, seme-alabak izateko, lanean kontzentratzeko. Bat-batean, bizitzak eskatzen dien ahalegina lasaitzen denean, gertakari traumatikoa gogorarazten dien zerbait ikusten dute telebistan, edo gauza bera jasan duten pertsonen berri dute, eta, hortik aurrera, zentsuratutako biografiaren zati horri eusten dion dikea arrailtzen hasten da. Mina setatsua da.

Hori dela eta, salaketa asko biktimak aldaketa erabakigarriak bizitzen dituenean egiten dira (seme-alabak izatea, beste bikotekide bat izatea, etab.).

Gainera, egintzak gertatzen diren unean, sinetsiko ez dieten beldur dira, errudun edo lotsatuta sentitzen dira, eta abusatzailearen errepresalia txiki nahiz handien beldur dira. Bestalde, batzuek sentitzen dute sexu-abusuaren berri emanda familia-gatazka bat sortzearen erantzule direla, edo pentsatzen dute epaileek ez dietela sinetsiko.

Adingabeak abusua kontatu edo salatzen badu, familiak bizkar eman diezaioke; beharbada, ez dio sinetsiko, eta hautsitako panpina baten antzera baztertuko du: «ez digute sinesten ez epaileek ez gizarteak».

Artxiboak:
Articulo__Que_lleva_a_un_sacerdote_a_convertirse_en_abusador_sexual.pdf
1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:73
<< < 1-60 61-73 > >>

top