JarduerakErronkak
Indarkeria gazte-jendean: biktimak ala borreroak?

Indarkeria gazte-jendean: biktimak ala borreroak?

Indarkeriak kezka eragiten du egungo gizartean, gazteek eta nerabeek parte hartzen dutenean batez ere. Biktimei eragiten zaien kalteaz gainera, indarkeria-jokabideak izateak gazte horien etorkizuna honda lezake, arlo pertsonalean eta profesionalean. Indarkeria hainbat eratakoa zan daiteke gazteen artean: bikotekidearen kontrako indarkeria, sexu-indarkeria, eskolako indarkeria, arrazoi etnikoen, xenofoboen nahiz erlijiosoen ondorioz gorrotoz egindako delituak, etab.

Gizarteak erantzun egin ebhar dio egoera horri, ezin baitu poliziaren eta epaileen zigor-baliabideen esku utzi soilik. Familiak, eskolak eta komunikabideek aktiboki har dezakete eta hartu behar dute parte indarkeriazko jokabide horien prebentzioan. Jokabide horiek garaiz hauteman behar ditu, esku-hartzea eraginkorra izan dadin. Gaur egun, era koordinatuan arituta modu eraginkorrean esku har daiteke gazte-jendearen arteko indarkeriari aurre egiteko.

Enrique Echeburua jakituna, UPV/EHUko Psokologia Faultateko Psikologia Klinikoko katedraduna da jardunaldiaren koordinatzailea.

 

 

Artxiboak:
Violencia_en_los_jovenes-Indarkeria_gazte-jendean.pdf
DV_entrevista_E._Echeburua.pdf

top