JarduerakJakin-Mina
Zabalik Jakin-mina 2015-2016 deialdia

Zabalik Jakin-mina 2015-2016 deialdia

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeek jaso dute Jakin-mina 2015-2016 deialdia. Aurtengoa bosgarren edizioa da eta zortzi ziklo izango ditu, aurreko aldietan baino bi gehiago, eta honela banatuko dira: ziklo bana Gasteizen (Lascaray Ikergunea, UPV/EHU) eta Iruñean (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, NUP), hiru ziklo Bilbon (Bizkaia Aretoa, UPV/EHU), 2 ziklo Donostian Joxe Mari Korta Ikergunea, UPV/EHU) eta ziklo bat Arrasaten (Mondragon Unibertsitatea).

4. DBHko 420 ikasle inguruk hartuko dute parte, eta bakoitzak hautatzen duen zikloko 5 hitzaldietara joan ahal izango du. Hitzaldietako gaiak anitzak dira eta adituak eskainiak dira guztiak.

Hona hemen aurtengo egitarauak biltzen dituen hainbat titulu: "No te fíes", Helena Matute irakaslea, Psikología Esperimentala (Deustuko Unibertsitatea); "Zergatik jaten dugu jaten duguna?", Bittor Rodríguez irakaslea, Elikadura eta Gizentasuna Ikerketa taldeko kidea (UPV/EHU); "Sex, games and politics", Eva Ferreira irakaslea, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea (UPV/EHU); "Discurso público: Cómo se asesora a un político", Inés Olza Moreno irakaslea, Kultura eta Gizartea Institutoa (ICS), Nafarroako Unibertsitateko irakasle elkartua; "The limits of computation", Hubie Chen irakaslea, Informatika Fakultatea (UPV/EHU), Ikerbasque Research Professor.

Egitasmoan parte hartzeko, ikastetxeek Akademiaren bulegoan eman dezakete ikasleen izena: akademia@jakiunde.org

Artxiboak:
Jakin-mina_2015-16_Nafarroa.pdf
Jakin-mina_2015-2016_Araba.pdf
Jakin-mina_2015-2016_Gipuzkoa.pdf.pdf
Jakin-mina_2015-2016_Bizkaia.pdf


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa



top