JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina 2016-2017 ziurtagiri banaketa

Jakin-mina 2016-2017 ziurtagiri banaketa

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilariak, Maria Solanak, Jakin-mina 2016-2017 ziurtagirirak banatu zituen ikasturte honetan egitasmoan parte hartu duten Nafarroako ikasleen artean, maiatzaren 23an Nafarroako Gobernuko Tronu aretoan.

Kontseilariarekin batera, Jesus M. Ugalde, Jakiundeko lehendakaria, Iciar Astiasarán, Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa errektoreorde eta Nafarroako Jakin-mina zikloaren aurkezlea, eta Ramón Gonzalo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP), Ikerketa errektoreordeak hartu zuten parte ekitaldian, bi unibertsitateekin lankidetzan egiten baita egitasmoa.

Nafarroako 11 ikastetxeetako 45 ikaslek hartu dute parte ikasturte honetan Jakin-mina hitzaldietan, eta horietatik 30 ikaslek jaso zuten ziurtagiria, zikloaren 5 hitzaldietatik 4tan gutxienez parte hartzeagatik. Honako ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte Jakin-mina egitasmoaren seigarren edizioan:

Altsasuko IES Altsasu BHI, Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastola, Burlatako IES Askatasuna BHI, Atarrabiako IES Pedro de Atarrabia BHI, Berako IES Toki Ona BHI, Zizurreko IES Zizur BHI eta El Redín, Garraldako Garralda Institutoa eta Iruñeko IES Eunate BHI, Liceo Monjardín eta San Fermin Ikastola.

Ziurtagiriak banatu eta gero, Kultura kontseilariak Jakin-mina itxiera hitzaldia, zikloko seigarrena, eskaini zien. Orain arte bost hitzaldiko zikloak izan ditu Jakin-mina saioak, baina aurrerantzean sei izango ditu, itxiera hitzaldia Hezkutza Kontseilariak eskainiko duelarik. 

Behin hitzaldia amaituta, bertaratutako ikasle eta irakasleek freskagarri bat partekatu ahal izan zuten kontseilariarekin, Jakiundeko lehendakariarekin eta errektoreordeekin.

Artxiboak:
Diario_de_Noticias_de_Navarra_24-5-17.pdf


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa



top