JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina 2015-2016 Arabako ziurtagiri banaketa

Jakin-mina 2015-2016 Arabako ziurtagiri banaketa

Martxoaren 18an, Gasteizko Armentia Ikastola, Ekialde, Ikasbidea eta Mendebaldea ikastetxeetako ikasle talde batek Jakin-mina 2015-2016 ziurtagiriak jaso zituzten, ohi den bezala, Santa Maria katedraleko atarian egindako ekitaldian.  

Bertan izan ziren Agustín Azkarate arkeologoa eta Joaquín Gorrochategui hizkuntzalaria, Jakiundeko kideak biak, beraiena izan baita Arabako Jakin-mina saioak aurkezteko ardura.

Jakitunekin batera, Jon Lasa, katedraleko Fundazioko zuzendaria izan zen, Fundazioak babesten baitu urtero ziurtagiri banaketa-ekitaldia, katedraleko ataria eskainiz eta banaketa egin eta gero, katedralaren bisita gidatua antolatuz.

Jon Lasak Jakin-minarekin hasitako ezagutzaren bideari eusteko gomendatu zien ikasleei, eta beste arloetako bikaintasun eta ikerketa eta garapena egitasmoekin konparatu zuen Jakin-mina.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa



top