JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina 2015-2016 Bizkaia ziurtagiri banaketa ekitaldia

Jakin-mina 2015-2016 Bizkaia ziurtagiri banaketa ekitaldia

Bizkaiko Jakin-mina 2015-2016 hiru zikloetan parte hartu zuten ikasleek Unai Rementería, Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren eskutik jaso zuten parte hartze ziurtagiria.

Ekitaldian Juan Ignacio Pérez Iglesias jakitunak, UPV/EHUko Kultura zientifikoaren katedrako zuzendari, UPV/EHUko errektore ohi, eta Jakin-mina egitasmoaren koordinatzaileak hartu zuen parte.

Gazteak zoriondu zituzten bi hizlariek beren jakin-min intelektual eta interesagatik.

Jakin-mina Bizkaiaren bosgarren edizio honetan 26 ikastetxek, nahiz publiko nahiz itunpekoek, hartu dute parte, 136 ikasle aurkeztuz Bizkaia Aretoan egiten diren hiru zikloetara. Honako hauek parte hartu duten ikastetxeak:

Bilboko Amor Misericordioso, Sopelako Ander Deuna Ikastola, Igorreko Arratia Institutua, Ayalde ikastetxea, Getxoko Azkorri, Sestaoko Begoñako Andra Mari La Salle, Barakaldoko Beurko institutua, Erandioko institutua, Bilboko Esclavas ikastetxea, Ikasbide institutua eta Kirikiño Ikastola, Laudioko La Milagrosa ikastetxea, Zornotzako Lauaxeta Ikastola, Lauro Ikastola, Leioako Mercedarias, Bilboko Miguel de Unamuno institutua, Ondarroako institutua, Bilboko San Adrian instituta, Portugaleteko Santa María, Sestaoko San Saturnino de la Peña institutua, Derioko Txorierri institutua, Loiuko Urdaneta ikastetxea, Zallako institutua, Bilboko Zorrotza institutua eta Portugaleteko Zunzunegui institutua.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa



top