JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina 2015-2016 Nafarroa ziurtagiri banaketa ekitaldia

Jakin-mina 2015-2016 Nafarroa ziurtagiri banaketa ekitaldia

Nafarroako Jakin-mina 2015-2016 saioko ziurtagiriak Nafarroako Hezkuntza Kontseilariaren eskutik jaso zituzten ikasleek apirilaren 29an. José Luis Mendoza jauna buru izan zuen ekitaldian, Jakiundeko honako kideek hartu zuten parte: Jesus M. Ugalde, Jakiundeko lehendakariak, Iciar Astiasaran, Nafarroako Unibertsitateko ikerketa errektore-orde eta Nafarroako Jakin-mina saioetako aurkezleak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Alfonso Carlosenak, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore-orde Julio Lafuentek.

Jakin-mina egitasmoaren bosgarren edizio honetan inoiz baino ikasle gehiago izan ditu Iruñean egiten den zikloak. Honako 8 ikastetxeetatik etorritako 56 ikaslek hartu dute: Etxarri-Aranatzeko Andra Mari Ikastola, Altsasuko Aralarko Mikel Donea I institutua,  Burlatako Askatasuna, Atarrabiako  Pedro de Atarrabia Iruñeako San Fermin Ikastola, eta Tierra Estella-Lizarraldea, Berako Toki Ona eta Zizur Handiko Zizur institutuak.

Ziurtagiriak jaso eta gero Nafarroako Jauregiaren bisita gidatua egin zuten ikasle eta irakasleek.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa



top