JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina Bizkaia 2014/15, ziurtagiri banaketa Bilbon

Jakin-mina Bizkaia 2014/15, ziurtagiri banaketa Bilbon

Maribel Arriortua, Kimikako katedradun, ikertzaile eta Jakiundeko kideak banatu zituen ziurtagiriak ikasturte honetan Bizkaiko Jakin-mina saioetan parte hartu duten DBHko 4. mailako ikasleen artean. Ekitaldia Bilboko Euskal Museoan egin zen maiatzaren 29an.

72 ikaslek jaso dituzte ziurtagiriak Jakin-mina zikloko 5 hitzaldietan parte hartzeagatik (Bizkaian 5 hitzaldiko bi ziklo eskaini dira). Bizkaiko 17 ikastetxetako ikasleek hartu dute parte, baita Laudioko ikastetxe batek ere, bertako ikasleei errazago egiten zaielako Bilboko hitzaldietara etortzea, Gasteizkoetara joatea baino. Honako hauek Jakin-mina saioetan parte hartu duten ikastetxeak: Bilboko Cruces-Gurutzeta, Ikasbide, Kirikiño Ikastola, Esclavas Sdo. Corazón de Fátima, Instituto San Adrián, Miguel de Unamuno eta El Carmen-Indautxu; Arratia BHI (Igorre), Beurko BHI (Barakaldo), Eretzaberri (Güeñes), Lauaxeta (Amorebieta), Mercedarias (Leioa), Saturnino de la Peña BHI (Sestao), Zunzunegui BHI (Portugalete), Urdaneta (Loiu), Lauro Ikastola (Loiu), Fray Juan de Zumárraga (Durango) eta La Milagrosa (Laudio).

Ziurtagiriak jaso eta gero, ikasle eta irakasleek Bilboko alde Zaharrean dagoen Euskal Museoa ezagutzeko aukera izan zuten.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa



top