JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina Bizkaia: María Silvestrek 2. zikloari hasiera eman dio Bizkaia Aretoa

Jakin-mina Bizkaia: María Silvestrek 2. zikloari hasiera eman dio Bizkaia Aretoa

Urtarrilean Jakin-mina Bizkaia egitasmoak 2. eta 3. zikloak hasi ditu Bizkaia Aretoan, inkestei eskainitako bi inkestekin, hori bai, bakoitzak ikuspuntu desberdin batetik jorratu du gaia.

Arriaga aretoan eskainiko den 2. zikloan, María Silvestre irakasleak (Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea) "Las encuestas de valores, qué preguntamos y por qué" hitzaldia eskaini zuen.

María Silvestre Zientzia Politikoan eta Soziologian doktore da; Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra; Balioei buruzko Europako Inkestan Espainiaren ordezkari den Deustuko Gizarte Balioei buruzko Ikertaldeko ikerlari nagusia; Deustuko Unibertsitateko Zientzia Politikoak eta Soziologia Fakultateko dekanoa (2004-2009), Emakumeen kontrako biolentzian esku-hartea masterraren zuzendaria (2003-2009) eta Eusko Jaurlaritzaren Emakunde erakundeko zuzendaria (2009-2012).

Argazkian María Silvestre irakaslea eta Jakiundeko kide Enrique Zuazua, hitzaldiaren aurkezlea.

DBH 4. mailako parte hartzaileak Bizkaiko honako ikastetxeetako ikasleak dira: Amor Misericordioso (Bilbo), Ander Deuna Ikastola (Sopela), Begoñako Andra Mari (Sestao), Eretzaberri (Sodupe), Fray Juan de Zumarraga institutua (Durango), Lauaxeta Ikastola (Zornotza), Ntra. Sra. de las Mercedes (Leioa), Ondarroako Institutua (Ondarroa), Padre Andrés Urdaneta (Loiu), Colegio Vizcaya (Zamudio) eta Zallako institutua (Zalla).


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa



top