JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina Bizkaia: lehenengo zikloak gainditu du ekuatorea Deustuko Unibertsitatean

Jakin-mina Bizkaia: lehenengo zikloak gainditu du ekuatorea Deustuko Unibertsitatean

Bizkaiako Jakin-minak bi leku desberdinetan eskaintzen ditu hitzaldiak edizio honetan: Deustuko Unibertsitateko La Comercial eraikinean eta UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. 

Lehenengo zikloa azaroan hasi zen Deustuko Unibertsitatean, gai hauek jorratu direlarik: gizakien jokabidean geneek duten eragina (Olga Peñagarikano, UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko Farmakologia Saileko irakaslea), gure ordenagailuen erabilera (Pablo Garaizar, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Telekomunikazio Saileko irakaslea) eta klima aldaketa (Unai Paskual, Ikerbasque Research Professor, BC3 Basque Center for Cimate Change).

Ziklo honetako hurrengo bi hitzaldiak otsailaren 3an eta martxoaren 10ean izango dira, hurrenez hurren, Deustuko Unibertsitateko La Comercial eraikineko 06 gelan, ohi bezala, 17:30ean, eta sormena ("No soy creativa ni nunca lo seré", Marta Barandiaran, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko Margolaritza Saila) eta metereologia izango dira hizpide ("Eguraldi iragarpenak: zergatik ez dira beti betetzen?", Onintze Salazar, Euskalmet eta Tecnaliako Energia eta Ingurugiro Saila).


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa



top