JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina Gipuzkoa, Arrasaten

Jakin-mina Gipuzkoa, Arrasaten

Jakin-mina Gipuzkoa egitasmoa seigarren ediziora iritsi da Donostian, eta ikasturte honetan bere bigarren edizioa bete du Arrasaten, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Goi Eskola Politeknikoan egiten den hitzaldi zikloarekin.

Arrasateko lehenengo hiru hitzaldiek honako gaiak izan dituzte hizpide: elikadura ("Cocina y Evolución Humana" hitzaldia eskaini zuen Iñaki Alava, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Basque Culinary Centerreko (BCC) irakasle eta ikertzaileak), enpresa eta ekintzailetza ("Emprendiendo en equipo: la oportunidad de crear tu propio camino" hitzaldia eskaini zuen Sain López, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Enpresagintza Fakultateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko irakasleak) eta kooperatibismoa ("Kooperatibagintza eta bestelako ekonomia ereduak" hitzaldia eskaini zuen, Leire Uriarte, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) irakaslea eta Lanki, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Kooperatibagintza Ikertegiko ikertzaileak).

Arrasateko zikloko azken bi hitzaldiak otsailaren 17an eta martxoaren 17an izango dira hurrenez hurren, eta UPV/EHUko bi irakasle-ikertzaileek eskainiko dituzte: 

Hubie Chen estatubatuarra, Ikerbasque Research Professor eta Informatika Fakultateko Lengoaia eta Sistema Informatikoen Saileko irakasleak "The Limits of Computation", konputazioaren mugak izango ditu hizpide.

Azken hitzaldia, "Plus, minus, kimika", Gotzone Barandika, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Ez Organikoko Saileko irakaslea eta Ikerbasqueren BCMaterials ikeguneko ikertzaileak eskainiko du.

MONDRAGON UNIBERTSITATEAN egiten ari den ziklo honetan parte hartzen ari diren ikasleak Arizmendi ikastola (Gaztelupe) eta Urretxu-Zumagarra ikastolako DBH 4. mailako ikasleak dira.

Iosu Zabala, Jakiundeko kide eta MONDRAGON UNIOBERTSITATEKo errektore ohiak du zikloko hitzaldiak ikasleei aurkezteko ardura.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa



top