JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina Gipuzkoa: ekuatorea gainditzear Donostiako bi zikloak

Jakin-mina Gipuzkoa: ekuatorea gainditzear Donostiako bi zikloak

Urtarrilean ekuatorera iritsi dira UPV/EHUko Ibaeta campuseko Joxe Mari Korta ikergunean eskaintzen diren Donostiako Jakin-mina hitzadiak. Bi zikloetako azken bi hitzaldiak otsaila eta martxoan izango dira.

Lehenengo zikloan, David Soto, Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) ikerguneko Ikerbasque ikertzaileak "Brain mechanisms of human consciousness" hitzaldia eskainiko du otsailaren 10ean eta, martxoaren 10ean, Elisabet Arrieta, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanordeak, "Hezkuntza: gaur egungo gizarteari erantzuteko tresna bat" hitzaldia emango du.

Donostiako lehenengo zikloan honako ikastetxeetako DBH 4. mailako ikasleek parte hartzen dute: Antigua-Luberri (Donostia), Arrasate, Beasain eta Hernaniko institutoak, Haurtzaro Ikastola (Oiartzun), Leizaran institutoa (Andoain), Hirukide Eskolapioak (Tolosa) Pasaia-Lezo Lizeoa, San Patricio (Donostia), Santo Tomas Ikastola (Donostia) eta Uzturpe Ikastola (Ibarra).

Bigarren zikloan, otsailaren 17an, Iñaki Heras, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresako Fakultateko Enpresa Antolaketa katedradunak, "Ama, ekonomialari izan nahi dut: ekonomia eta enpresa munduari sarrera-gida" hitzaldia eskainiko du.

Martxoaren 17an berriz, Ignacio Arganda, Jakiundeko kide eta Ikerbasque Research Fellow den UPV/EHUko Informatika Fakultateko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala Saileko irakasleak, "Visión por computador: introducción y retos actuales" hitzaldia eskainiko du. 

Bigarren ziklo honetako ikasleak honako ikastetxekoak dira: Beasaingo institutoa, Egape Ikastola (Urnieta), Hirukide Eskolapioak (Tolosa), Leizaran Institutoa (Andoain), Maria eta José (Zumaia), San Patricio (Donostia) eta Usandizaga institutoa (Donostia).

Jakin-mina hitzaldien egitaraua lau lurraldeetako ikastetxeetara bidaltzen du Jakiundek ikasturte hasieran, ziklo bakoitzak eskaintzen dituen hitzaldiak adieraziz. DBH 4. mailako ikasleek beraiek aukeratzen dute zein zikloetan parte hartu nahi duten, eta ikastetxearen bitartez izena eman eta parte hartzen dute Jakin-mina egitasmoan. 

Argazkian, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko dekanoa, Ana Vergara, Jakiundeko kide Javier Aguirresaroberekin, zinema argazkilariak aurkeztu baitzuen Vergara irakaslea, "El poder de las emociones" hitzaldia eskaini zuen egunean.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa



top