JarduerakKrisiak
Krisialdi klimatikoa eta giza eboluzioa

Krisialdi klimatikoa eta giza eboluzioa

Jesus Altuna eta Concepción de La Rúa jakitunek koordinatutako jardunaldia urriaren 30ean egin zen eta Ekosistema bateko elementu desberdinak kontutan izanik (hala nola, klima, paisaia, landaredia eta fauna), iraganeko aldaketa klimatikoek gizakion bizimoduan eta eboluzioan izandako eragina aztertu zituen.

Jardunaldian aztertutako Kuaternario garaiaren (azkenengo 2 m.u.) ezaugarri nagusienetariko bat glaziazio zikloen agerpena izan zen. Epealdi glaziarrak eta interglaziarrak hurrenez hurren txandakatzeak espezieen banaketan eta gizakien hedapenean eragin zuzena izan zuen.

Bizkaia Aretoan egindako jardunaldiak eserleku guztiak bete zituen. Unibertsitateko ikasle, irakasle eta ikertzaileek hartu zuten parte Lurreko espezie ugariek jasandako bost suntsipen handiak aztertu zituen jardunaldian. Gaur egun ere etengabe ari da Lurra eraldaketak jasaten, gehiegizko biztanleria, ekosistemen higadura eta mundu mailako berotzearen ondorioz. Faktore hauek oraingoz neurtu ezin diren aldaketa ekologikoak dakartzate.

Jardunaldiak aztertu zuenez, iraganak argi erakusten digu krisialdiek eboluzioa eta aukera berriak eragiten dituztela, krisialdien aurretik loratzeko baldintzarik ez zuten espezieentzat onuragarri izaten direlako baldintza berriak. 

Concepción de la Rúa, UPV/EHUko Antropologia fisikoko katedradunaren hitzetan, "Planetak iraungitze-data du eta zaindu egin behar dugu, halere, krisialdien ondoren beti sortu izan dira aukera berriak". 

Berehala izango da ikusgai web honetan "Krisialdi klimatikoa eta giza eboluzioa" jardunaldiko grabaketa.

http://www.deia.com/2015/10/31/sociedad/euskadi/despues-de-las-crisis-hay-nueva-evolucion-y-mas-oportunidades 

Artxiboak:
Jakiunde-Crisis_climatica_y_evolucion_humana__30_de_octubre__Bizkaia_Aretoa_01.pdf

top