JarduerakTopaketak
Luis de Pablo musikagilearekin Topaketa Kursaalen

Luis de Pablo musikagilearekin Topaketa Kursaalen

Luis de Pablo jakitunarekin Topaketa antolatu zuen urriaren 30ean Jakiundek, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera, musikagilearen "Pensieri, Rapsodia para Flauta y Orquesta" obrak Donostiako Kursaalen estreinaldi absolutua izan zuela medio.

Euskadiko Orkestrak arratsaldeko 20:00etan estreinatu zuen obra jendaurrean, Roberto Fabriciani solistarekin eta José Ramon Encinarren gidaritzapean, baina goiz horretan, 30 gazteek (batxilergoko eta Musikene, Euskal Herriko Musika Goi Ikastegiko ikasleak, hainbat musika irakasleekin batera), maisu bilbotarraren obraren entsegu orokorra entzuteko aukera izan zuten 11:00etan, eta Luis de Pablorekin solasaldi bat izateko parada 12:00etan. Bertan izan zen, era berean, Oriol Roch, EOSeko zuzendari orokorra.

Topaketak egitasmoaren helburua gazteen eta Akademiako kideen arteko harremana sustatzea da eta, kasu honetan, Luis de Pabloren musika garaikidea hurrenez hurren ezagutzeko aukera eskaintzea eta maisuaren bizipenak bere ahotan entzutea. 

Berehala izango da ikusgai jardunaldiaren garabaketa Akademiako web orrian.

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/10/31/ocio-y-cultura/no-sereis-ricos-nunca-pero-viajareis-mas-que-una-maleta 

Artxiboak:
LuisdePablo_Topaketak_30.10.15.pdf
Diario_Vasco-Luis_de_Pablo.pdf

top