JarduerakTopaketak
Xabier Retegi, José Antonio Garrido eta Sixto Jiménez Mondragon Unibertsitatean

Xabier Retegi, José Antonio Garrido eta Sixto Jiménez Mondragon Unibertsitatean

Topaketa:
Unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremana

Topaketa eguna:
2011ko martxoaren 29a

Lekua:
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea, Oñati

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Iosu Zabala, bere errektorearen eskutik, Hiru hizlariak Jakiundeko kideak dira eta unibertsitate-enpresa harremana aztertu zuten eta profesional berriak hartzerakoan enpresek dituzten beharrak, ezagupenetatik haratago. 

Ikasleek ez dute egunero edukitzen aukerarik  pertsona entzutetsuak foro bakar batean mintza dakizkien, esanez enpresak haiengan zer bilatzen duen, ezagupenez haratago, eta ikasleek zer ekarri egin diezaioketen enpresari.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Oñatiko campusean, Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren eskutik, beren arloan entzute handia duten hiru aditu, Javier Retegi, Jose Antonio Garrido eta Sixto Jiménez era honetako galderei erantzuteko: Unibertsitatearen ondoren zer?, Zein da unibertsitateak eta unibertsitarioak enpresari egiten dion ekarpena?, Zer bilatzen du enpresak profesional batengan?, Nola kudeatzen da talentua?, Zeintzuk dira gaurko merkatu nitxoak?, Zer eskatzen dute enpresek ezagupenez gain?, Zein trebetasun eta gaitasun funtsezko izan behar ditu norberak?

Javier Retegi, Mondragon Unibertsitateko irakasle izan zen eta ondoren zuzendari eta errektore; berak eman zuen unibertsitateaz eta enpresaz duen ikuspegia eta era berean, unibertsitateak eta unibertsitarioak enpresari egin dion ekarriaz duena.

Bestetik, Jose Antonio Garridok -Iberdrolako presidenteorde ohia eta gaur egun argindar, energia eta enpresa lidergoan aholkularia-, enpresek profesional batengan zer bilatzen duten esplikatu zuen, gaur egungo enpresen erronkak eta merkatuko nitxo berriak zeintzuk diren.

Azkenik, Sixto Jiménez enpresari eta ekintzaileak, batik bat gaitasun emozionalak landu zituenu eta aztertu egin zuen zenbait kontzeptu, lan taldeko konfiantzaren kultura, une batzuetan gauzak emozioen ikuspuntutik ikusi beharra eta arrazionaltasunetik aldendu beharra, autokritikaren kultura lehiakortasunak arrakasta handiagoa izan dezan eta abar.


top