“Euskal Kulturaren Zalduna” zendu da

“Euskal Kulturaren Zalduna” zendu da

Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen ezagun.

Jaioterriko eskolan egin zituen lehen ikasketak. Ondoren, Baionan, Mont-de-Marsanen, Tolosan, Saint-Cloud Goi Eskola Normalean eta Sorbonan ikasi zuen. Letretan doktore da Bordeleko Unibertsitatean, Le poète souletin Pierre Topet-Etxahun eta L'oeuvre poétique de Pierre Topet-Etxahun tesiengatik.

Arlo profesionalari dagokionez, Agengo lizeoko irakasle izan zen 1952tik 1959ra; CNRSko (Ikerketa Zientifikoen Frantziako Kontseilua) agregatua, 1959tik 1962ra; Bordele III Unibertsitateko espainierako irakasle laguntzailea, 1962tik 1969ra; eta Euskal Hizkuntza eta
Literaturako katedraduna 1969tik 1986ra. Baionako Euskal Museoaren zuzendari izendatu zuten 1962an. Urte berean, Euskaltzaindiak osoko kide izendatu zuen, eta 1966tik 1988 arte, Euskaltzaindiko presidenteorde izan zen, eta, 1989an, presidente hautatu zuten.

Bere herriko (Baigorri) alkate izan zen, 1971tik 1980 arte.

1988an, Honoris Causa Doktore izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), eta 2010ean, Urrutirako Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UNED).

22 -tik 42 -rako elementuak erakusten, guztira:189
top