Akademiaren Jakitunak

Arizkorreta García, Andrés

Ekonomista

Andrés Arizkorreta García (Donostia, 1956). Ekonomian lizentziaduna, Deustuko Merkataritza Unibertsitatean.

Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA -CAF- enpresan sartu zen, 1980an. Enpresa horretan jardun du profesional gisa ardura-postu ugaritan, eta, egun, konpainiako kontseilari ordezkaria da.

Donostia International Physics Center Fundazioaren Patronatuko eta Ikasketa eta Ikerketa Teknikoen Zentroko (CEIT) Kontseilu Estrategikoko kide da, eta Lehiakortasunerako Euskal Institutuko eta Deusto Business School zentroko kontseilari ere bai.

Halaber, Kudeaketako Ezagutzaren Klusterreko presidente izan da (1996-2001); Goi Zuzendaritzako eta Enpresetako Hobekuntza Zentroko irakasle (1998-2002), eta Adegiko eta Confebaskeko Batzorde Exekutiboetako kide.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top