Akademiaren Jakitunak

Catalán, Teresa

Konpositorea

Teresa Catalán Sánchez (Iruñea, 1951). Artearen Filosofian doktorea, Valentziako Unibertsitatean. Musika Estetika eta Sormenean Masterra, Valentziako Unibertsitatean. Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioan hasi zituen piano eta konposizio ikasketak, irakasle ezagunen eskutik: Fernando Remacha, Luis Morondo, Luis Taberna, Juan Eraso eta Pilar Bayona. Musikagintzaren arloan jaso duen prestakuntzari dagokionez, nabarmentzeko moduko bi irakasle izan ditu, maisutzat dituenak: Agustín González Acilu (konposizio garaikideko teknikak) eta Ramón Barce (musikaren soziologia).

2011n, Merezimendu Zibilaren Ordenaren Enkomienda eman zioten. 2017an Musika Sari Nazionala irabazi zuen, Konposizio Sailean. Beste sari ugari ere jaso ditu, interpretazioaren, konposizioaren eta musikaren arloan egin duen ibilbidearen ohoretan.

Arte Eszenikoetan eta Musikaren Estatuko Kontseiluko kidea izan da, bai eta Musikaren Kontseilu Artistikokoa eta Nafarroako Gobernuko Kultura Sailekoa ere. Iruñeko Musikagile Taldearen sortzaileetako bat da.

Hainbat ikastaro, topaketa eta jaialditako musika-saila zuzendu du (Nafarroako Jaialdiak, Veruelako Jaialdi eta Ikastaroak, Euskal Musika Berriaren Jardunaldiak, eta abar). Bertako zein atzerriko interprete eta erakunde askoren enkarguak jaso ditu. Ikastaro eta hitzaldiak ematen ditu hainbat herrialdetako jaialdi, elkarte, unibertsitate eta kontserbatorioetan; horien artean, aipatzeko modukoa da Moskuko P. Txaikovski kontserbatorioak gonbidatuta egin zuen lana.

Libururik argitaratu du, hala nola Sistemas compositivos temperados en el siglo XX (2. edizioa) eta Música no tonal. Las propuestas de Julien Falk y Ernst Krenek (egilekidea). Liburu eta aldizkari garrantzitsuetan artikuluak argitaratu ditu, eta, orobat, hainbat obra musikal Espainian zein Alemanian. Papeles del Festival de la Música Española de Cádiz aldizkari zientifikoko erredakzio-kontseiluko kidea da, bai eta Madrilgo Musika Kontserbatorio Nagusiak argitaratzen duen Música aldizkariaren batzorde zientifiko eta editorialekoa ere. Bere konposizioak jaialdirik ospetsuenetan programatu dituzte, hainbat herrialdetan, eta Espainian zein Hungarian grabatutako zenbait CDtan jasota daude.

Teresa Catalán Konposizio eta Instrumentazioan katedraduna da Hezkuntza eta Zientzia Ministerioan, eta, gaur egun, irakaslea da Madrilgo Musika Kontserbatorio Nagusian.

Teresa Catalán: de la vida y otras músicas
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/56/56486518.pdf

Printzesaren Dantza / la Danza de la Princesa
https://www.youtube.com/watch?v=2ZoNT4OuYpg

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top