Akademiaren Jakitunak

De la Cuesta Arzamendi, José Luis

Legelaria (Zuzenbide penala)

José Luis de la Cuesta Arzamendi (Donostia, 1955). Zuzenbide Penaleko katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Ikerketa egonaldiak egin ditu unibertsitate hauetan: Paueko Unibertsitatean (Frantzia), Lovainako Unibertsitate Katolikoan eta Leuvengo Unibertsitate Katolikoan (Belgika), Max-Planck Institut für Strafrecht delakoan (Alemania), DePaul Unibertsitatean eta Nevada-Renoko Unibertsitatean (AEB), eta irakasle gonbidatua da zenbait unibertsitatetan: Belgika, Txile, Frantzia eta Txina.

Kriminologiaren Euskal Institutuaren zuzendaria, AIDP-IAPL elkarteko ohorezko presidentea, Terrorismoaren Biktimen Kontseiluko presidentea, eta Hurkoako presidentea. UPV/EHUko Udako Ikastaroak zuzendu zituen 2007-2014 artean, Association Internationale de Droit Pénal 2004-2014 artean, Eusko Ikaskuntzako presidentearen ondokoa (2205-2012), eta UPV/EHUko Gipuzkoako campuseko errektore orde 1991-2000 artean.

Honako erakunde hauetako kide: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Nazioarteko eta Atzerriko Zuzenbide Penaleko Max-Planck Institutuko Fachbeirat (Freiburg, Alemania), Siracusa International Institute for Criminal Justice and Human Rights(Italia), eta Kriminologiaren Nazioarteko Elkarteko zuzendaritza kontseilukoa.

Argitarapen ugari ditu eta honako hauek bere ikerketa-lerro nagusiak: askatasunaz gabetzearen zigor alternatiboak, espetxe-zuzenbidea, torturaren aurkako legeria eta terrorismoaren aurkako legeria, sexuaren zuzenbide penala, ustelkeria, ziberkriminalitatea, ingurumenaren eta lurralde-antolamenduaren babes penala, EBko zuzenbide penala, mundializazioa eta justizia penala, pertsona juridikoen erantzukizun penala, biktimen tratamendua.

Doktoretzako Sari Berezia, Kriminologiako Nazioarteko Ikastaroko Saiakera-lehiaketako Bigarren Saria; Euskadi Ikerketa Saria (2009). Honoris Causa Doktorea, Iasi-ko Alexandru Ioan Cuza Unibertsitatean (Errumania) eta Huánuco Unibertsitatean (Peru).

Elkarrizketa Euskonews

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top