Akademiaren Jakitunak

Bustince Sola, Humberto

Fisikari matematikaria

Humberto Bustince Sola Uxuen (Nafarroa) jaio zen 1958an. Fisikan lizentziatu zen, Salamancako Unibertsitatean eta Matematiketako doktore egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Konputazio-Zientzia eta Adimen Artifizialeko katedraduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan; ohorezko irakaslea, Nottinghameko Unibertsitatean; eta kidea Smart Cities, Navarra Biomed eta IDISNA (Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua) ikerketa-erakundeetan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Adimen Artifizial eta Arrazoibidearen Hurbilketako ikerketa-taldearen sortzailea eta arduraduna da. 

Bere lorpen zientifikoen artean hurrengo hauek nabarmendu ditzakegu: Entropia tarte-baloratu difusoa eta entropia intuizionista difusoa eta irudiaren prozesamenduan duten aplikazioa definitzea. Teilakapen (overlap), taldekatze (grouping) eta baliokidetasun murriztuaren funtzioen kontzeptuak azaltzea. Monotonia direkzionalaren kontzeptua definitzea eta, horri lotuta, datuen aurre-eransketaren kontzeptua eta horren aplikazioa datu-meatzaritzan. Tarteen arteko ordena onargarriaren kontzeptua definitzea. 

200 argitalpenetik gora egin ditu aldizkari espezializatuetan (h = 42 indizea Scopus-en arabera). Zalantzaren modelizazioaren inguruan ikertzen du, batez ere, honako hauen bidez: multzo difusoak eta horien hedapenak, informazioaren fusioa eta eransketa, irudiaren prozesamendua, datu-meatzaritza, ikasketa automatikoa, ikasketa sakona eta Big Data. 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria eta Telekomunikazioetako Ingeniarien Goi Eskola Teknikoko zuzendariordea izan da, eta parte hartu zuen unibertsitate horretako Ingeniaritza Informatikoko titulazioaren eta Ingeniaritza Informatikoko graduaren ezarpenean, bai eta Datuen Zientziako graduaren sorkuntzan eta garapenean ere, unibertsitate horretan bertan. 

Logika eta Teknologia Difusoen Europako Elkartearen (EUSFLAT) Mathware and Soft Computing aldizkariko editoreburua. Axioms aldizkariko editoreburua. JCRko hainbat aldizkariren batzorde editorialeko kidea.

IEEE Transactions on Fuzzy Systems aldizkarian 2013. urtean argitaratutako lanik onenari emandako sariaren irabazlea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2015eko ikerketa-sariaren irabazlea. Nazioarteko Sistema Difusoen Erakundeko (IFSA) Fellow kidea. Nafarroako Gobernuak ematen dute Karlos III.a Noblearen Gurutzea jaso du 2017an. Jakiundeko kide hautatu zuten 2017ko azaroaren 24an.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top