Akademiaren Jakitunak

Matute Greño, Helena

Psikologoa

Helena Matute Psikologiako doktorea eta Psikologia Esperimentaleko katedraduna da Deustuko Unibertsitatean (Bilbo). Zentro horretan, Psikologiako graduan eta doktoretza-ikastaroan eskolak ematen ditu eta Psikologia Esperimentaleko Laborategiko ikerketa-taldea zuzentzen du, Eusko Jaurlaritzak errendimendu altuko taldetzat jotzen duena. Hamabi doktore-tesi zuzendu ditu, mintegiak eta doktoretza-ikastaroak eman ditu Espainiako eta atzerriko unibertsitate askotan eta ikertzaile bisitari aritu da Malagako, Minnesotako (AEB), Ganteko (Belgika), Sydneyko (Australia) eta Queenslandeko (Australia) unibertsitateetan.

Ikaskuntzari eta memoriari buruzko ikerketak egiten ditu, zehazki, lerrabide kognitiboen, ilusio kausalen eta pseudozientzien alorretan. Halaber, pertsonek teknologia berriekin duten harremana ikertzen du. Bere ikerketaren zati batek psikologiako metodo berritzaileen garapena izan du helburu, besteak beste, ikaskuntza, memoria eta judizio kausalak laborategian eta Interneten aztertu ahal izateko ataza konputazionalena. Pertsonek teknologia berriekin duten harremanari buruzko bi liburu eta ikaskuntzaren psikologiari buruzko beste bi argitaratu ditu. Bere espezialitateko nazioarteko aldizkari zientifiko nagusietan ikerketa-artikulu ugari argitaratu ditu, eta Experimental Psychology Society erakundeko Quarterly Journal of Experimental Psychology argitalpenaren editore elkartu izan da.

Psikologia Esperimentaleko Espainiako Elkarteko eta Psikologia Konparatuko Espainiako Elkarteko presidente izan da. Espainiako Elkarte Zientifikoen Konfederazioko ENCIENDE proiektuko Batzorde Iraunkorreko partaide izan da, baita I+G Plan Nazionala kudeatzeko Ikerketa Zuzendaritza Nagusiko kolaboratzailea ere, Psikologiaren arloan. Zientzia eta Teknologiako Espainiako Fundazioko (FECYT) Aholkularitza Kontseilu Zientifikoko kide da. Prisma saria eta JotDown-DIPC saria jaso ditu.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top