Akademiaren Jakitunak

Esteban Galarza, Mª Jesús

Matematikaria

Matematiketan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1978), eta doktorea Pierre et Marie Curie Unibertsitatean (1981).

Gaur egun, irakasle da Frantziako Paris-Dauphine Unibersitatean. International Council for Industrial and Applied Mathematics (ICIAM) erakundeko presidentea da, 2015-2019 eperako, bai eta Basque Center for Applied Mathematics erakundeko batzorde zientifikokoa ere; horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia, Ikerketa eta Berrikuntzaren Aholku Batzorde Zientifikoko kidea da, Centre National de la Reserche Scientifique (CNRS) erakundeko batzorde zientifikokoa, eta Zientzien Europako Akademiakoa. Société de Mathématiques Appliquées et Industrielles (SMAI) erakundeko presidentea izan da, Matematiken ERCko Advanced Grants paneleko presidentea, eta European Mathematics Society (EMS) zein European Science Foundation erakundeek sustaturiko «A Forward Look on Mathematics» proiektuaren koordinatzailea. Egun, EMSko Matematika Aplikatuaren Komiteko presidentea da. Horrez gain, Abel sarien hautaketa-komiteko kidea da (Abel sariak matematiken arloko Nobel sarien gisakoak dira, nolabait).

2012ko irailean, Frantziako Chevalière de l'Ordre National du Mérite izendatu zuten, 2017an CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen, eta Doctor Honoris Causa izendapena du Euskal Herriko Unibertsitatean (2016) eta Valentziako Unibertsitatean (2017).

Bere ikerketak fisika eta kimika kuantikoaren esparruko modelizazio matematikoa du ardatz. Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS) erakundeko ikerketa-zuzendaria da, bai eta Paris-Dauhpine unibertsitateko Centre de Recherche en Mathématiques de la Décision (CEREMADE) zentroko Matematiken Sailekoa ere, Paris VI unibertsitatean CNRSko ikerketa-faseari ekin ostean.


https://www.youtube.com/watch?v=wPN1_syooeE
http://www.rsme.es/content/view/1272/101/

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top